Transfobiari antolakuntzaz eta autodefentsaz aurre egin lelopean kontzentrazioa burutu du Gasteizko E28 Koordinadorak

Ekainaren 21ean, astelehenean, ‘Esto con Franco no pasaba!’, ‘Transformers no!’ eta ‘Marikas’ margoketa homofoboak eta transfoboak egin zituzten ezezagun batzuek  Umandi ikastolako LGTBIQ+fobiaren kontrako muralean.

Gasteizek Kubaren blokeoa amaitzea eskatu du

Dozenaka pertsona eta hainbat kolektibo mobilizatu dira Gasteizen, Kubari elkartasuna adierazteko eta AEBko gobernu inperialistak Kubari ezartzen dion blokeo ekonomiko, finantzario eta komertziala salatzeko

Euneiz unibertsitate elitistari ezezkoa emango diote Gasteizko kaleetan

Gaur arratsaldeko 17.30etan Europa Jauregian. LAB sindikatuko Gabi Elkoroaristizabal ekarrizketatu dugu unibertsitate proiektu pribatuaren arriskuak azaltzeko.

Arabako neska* gazteen III. topaketak egingo dituzte Agurainen, elkar saretu eta elkarrengandik ikasteko

Hirugarrenez antolatu dituzte Arabako neska* gazteek topaketak. Aurten, uztailaren 3an bilduko dira Agurainen, «Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Saretu, antolatu, eragin» lemapean. Arabako txoko guztietako kideak saretzeko helburuarekin egun osoko egitaraua antolatu dute, feminismotik eta gaztetasunetik eragiteko helburuarekin.

Margoketa homofoboa eta transfoboa egin dute Umandi ikastolan

‘Esto con Franco no pasaba’ edo ‘Transformers No’ irakur daiteke margoketan. «Gure eskola komunitatean, umeak aniztasunean, errespetuan eta bizikidetzan hezten jarraituko dugu», adierazi du Eskola Komunitate Osoak.

Frantziar Estatuko Emakumezko Preso Politikoen Egoera aztertuko dute Errekaleorretik

Itxaso Viñek azaldu dizkigu larunbat eta igandean antolatuko dituzten jardunaldiak.

V. urteurrena ospatuko du larunbatean Sumendi espazioak

2016ko Judimendiko jaietan okupatu zutenetik aisialdi alternatiboa eskaini du Sumendik.

ARGAZKI GALERIA | Etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute Gasteizko kaleetan

«Inor ez Kale Gorrian» plataformak salatu du Gorka Urtaran eta bere Udal Gobernuen politika sozialek herritar ahulenak jazartu eta kriminalizatzen dituela. Olarizun bizi izan den etxegabetze prozesua ere gogor kritikatu dute.

Egin zaitez HALABELARRI!! Zure txutea behar dugu!

Halabelarriak izan dira Hala Bediren bihotz eta erregaia, eta erregai hori ezinbestekoa izango da motorrak martxan jarraitu dezan. Ezinbestekoa zara zu… eta orain ere ezinbestekoa dugu zure txutea. Halabelarriak behar ditugu. Behar zaitugu. Zu, Hala Bedi babesten duzun hori, Hala Bedin sinisten duzun hori, orain da unea urrats berri bat eman eta bazkide egiteko.

«Olarizu ya es escombro, ya no hay nada que hacer. Pero la lucha sigue, porque el problema sigue estando ahí»

Hablamos con Thais, vecina de Olarizu acerca del desalojo de las viviendas de este barrio y de lo ocurrido hasta el día de hoy.

Akelarrea, kontzertuak, ikuskizunak eta tailerrak izango dira Judimendiko jaietan

Aurten ekainaren 23tik 27ra bitartean ospatuko dira Judimendiko jai herrikoiak. Askotariko jarduerak antolatu dituzte, eta kontzertu ugari izango dira auzoko eskolan: Dupla, Haizeatxo, Ningra, Unidad Alavesa eta Ziztada & Rlantz, besteak beste.

Francis omendu dute Gasteizen, bere erahilketaren 42. Urteurrenean

LGTB mugimenduari bultzada eman zion sarraskia oroitu du E28 koordinadorak

Hezkuntza publikoan ratioak jaitsi eta enplegua sortu eta egonkortzeko eskatu dute hainbat sindikatuk

Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek elkarretaratzea egin zuten Eusko Jaurlaritzaren aurrean

Judimendiko «SUmendi» espazio autogestionatuak bere V.Urteurrena ospatuko du

Bost urte hauetan zehar auzolanak, tailerrak, bazkariak, formakuntzak eta milaka ikasketa elkarbanatzeko gunea bilakatu da SUmendi espazioa.

Archives by Month:

Archives by Subject: