«Borroka da giltza» tresna aurkeztu du GESek etxebizitza problematikari modu kolektiboan erantzuteko
Aurrekoa astean jarri zuten "Borroka da giltza" ekimena martxan GESeko kideek. Dinamika horren bidez salatu nahi duten lehenengo kasua eman dute ezagutzera.
Etxebizitza arazoak dituzten gazteen bizipenei ikusgarritasuna emateko «Borroka da giltza» tresna aurkeztu zuen aurreko astean GES gazte emantzipaziorako sareak. «Arazo kolektiboei, ernatzun kolektiboa» emateko beharra azpimarratu du GESek. Gauzak horrela, esperientzia desberdinak bildu eta salatzeari ekingo diote.
Lehenengo kasua: alokairu bat topatzeko ezintasunak
21 urteko neska gazte batena da GESek, «Borroka da giltza» tresna erabiliz salatu duen lehenengo kasua. Alokabiden izena eman ostean etxebizitza baten zozketan sartzeko 7 urte itxaron beharko zuela jakin ostean Vitalquiler-era pasa zen. Gasteizeko alokairu agentzia honek, bataz bestez, soldataren %25a balio duen alokairu bat eskaintzen du, diru sarrera guztiak errenta aitorpenean deklaratuak egon behar dutelarik. Kasua salatu duen neskak 800 euroko soldata jasotzen zuen. Vitalquilerretik ingreso minimoak 1.000 eurokoak izan behar zutela azaldu zioten, 800 euroko soldatarekin ezinezkoa izango baitzen, gasteuak barne, 250 euroko alokairurik topatzea.
Zailtasunak alde batera utzita, dokumentu guztiak aurkeztu eta sei hilabetera alokairu baten zozketan sartu eta lortu egin zuen: 50 metro koadroko etxea, 500 euroko alokairua eta 7.000 euroko fiantza. Vitalquilerreko beste erabiltzaile batzuekin harremanetan jarri ostean jakin zuen, ordea, fiantzarekin etxean eragindako kalteak ordaintzen zirela egungo erbailtzaileak eragin edo aurretik bizi zirenak eraginak baziren ere. Ohikoan Vitalquilerrek fiantzaren erdia baino gutxiago itzultzeko joera du.
Hau jakinda internet bidez ekin zion etxebizitza bilatzeari, zazpi etxe bisitatu ostean guztietan jaso zuen ezezkoa. Egun, kasuaren salatzailea, 650 euroko alokairua ordaintzen du 50 metro koadroko etxe batengatik, bi lanpostu ditu gastu ekonokioei aurre egin eta «bizitza erdi normal bat» aurrera eraman ahal izateko. Gainera, gaztetentzako dauden bono-laguntza guztiak ukatuak izan zaizkio 21 urte dituelako.
Etxebizitzaren errealitate gordina
Emantzipatzeko zailtasunak dituzte 35 urtetik beherako milaka gaztek Gasteizen, soldataren %70 alokairua ordaintzera bideratu beharko luketelako. Instituzioetatik ez da etxebizitza eskubidea bermatzeko beharrezko neurririk hartzen, «kontrara espekulatzaileei euren negoziak ahalbidetzeko errzatasunak ematen zaizkie» salatu du GESek. Gazte emantzipaziorako sarearen datuen arabera Udalak 491 etxebizitza huts ditu Gasteizen.
GESek etxebizitza problematikari modu kolektiboan erantzuten jarraituko duela adierazi du, «Borroka da giltza» bezalako tresnak erabiliz, kasu desberdinak ikustaraziz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!