Bederatzigarren urteurrena ospatzeko prest dago Errekaleor Auzo Askea
"9 urte bizirik, 63 urte memorian" lelopean ospatuko dute urtemuga aurten, irailaren 21etik 25era bitartean.
Errekaleor Bizirik! proiektuak bederatzi urte beteko ditu aurten. Urteurrena ospatzeko askotariko ekimenak antolatu dituzte auzoan irailaren 21etik 25era bitartean, asteazkenetik igandera.
Jon Maia bertsolariaren «Extremaduratik bertsolaritzara» emanaldia izango da urteurrenerako programatutako ekitaldietan lehena, asteazken arratsaldean. Ostiralean, berriz, afari baten bueltan elkartu eta kantatzeko beta izango dute Errekaleorrera gerturatzen direnek.
Asteburuan izango dira ekintza gehien: larunbatean egun osokoa da programazioa, baita igandean ere. Larunbatean, 11:00etan, «Memoria kolektiboki landuz» mahai-ingurua eskainiko dute Martxoak 3 Elkarteko, Obreras sin Fábrica taldeko Hontanillas-eko proiektu arkeologikoko eta Bilbo Zaharreko Memoria Taldeko kideek. Obreras sin Fábrica diziplinarteko ikerketa proiektua da, Ciudad Pegaso (Madril) langile auzoko emakumeen historia jasotzea helburu duena testigantza, argazki, objektu eta ikusentzunezko dokumentuen bitartez. Hontanillas-eko proiektu arkeologikoan aritu direnek Guadalajarako herri horrek desagertzea ikertu dute, 70eko hamarkadan hustu ostean, baita ordutik izan dituen birpopulatzeko saiakerak ere. Aldi berean txikientzako tailerra ere emango dute: «argazkiak, memoria eta eskulanak» tailerra.
Eguerdian marianitada eta bazkaritan elkartu eta, arratsaldean, volleybol txapelketa egingo da. Haur eta helduek ahalko dute parte hartu.
Jai giroarekin jarraitu eta eguna bukatzeko Siroko Ska (Ska Reggae, Gasteiz), Demència Serril (Punk Rural) eta J.A.R.T.A. Attack (punk) taldeek kontzertuak emango dituzte.
Igandean, hilak 25, 12:00etan bisita gidatua eskainiko dute Errekaleorreko bizilagunek «bi denboratan»: auzoa sortu zenean eta hasierako hamarkadetan nolakoa zen kontatuko dute eta egun dauden espazio eta dinamikak azaldu. Bien bitartean, auzoko muralak ezagutzeko ibilaldia egingo dute haurrentzako.
Bazkaritarako elkartzeko aukera izango da igandean ere: 14.00etan egingo da herri bazkaria. Bukatzeko, 17:00etan Martxoak 3 elkarteak hitzaldi musikatua emango du.
💥💥 Badator Errekaleor Bizirik!en 9. urteurrena:
9 URTE BIZIRIK, 63 URTE MEMORIAN
Egitaraua⬇️ pic.twitter.com/m88qZRwAX5
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) September 17, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!