‘Barrunbeko lurretan’ filma grabatuko du Iñigo Perezek ‘Lurburu’ artista kolektiboarekin batera
‘Cinema in process’ kontzeptuan oinarrituta, Araban grabatu eta ekoiztuko da euskaraz, abenduaren 1etik aurrera eta laguntzaileen artean Javier Rebollo zinema zuzendari madrildarra dago.
Zinema hedatuaren kontzeptua jorratzeko proiektua da Iñigo Perez errealizadore gasteiztarrak sortutako ‘Barrunbeko lurretan’. ‘Lurburu`’ artista kolektiboarekin batera ari da horretan: “Obra indibidual ezberdinetatik abiatuz, eta zazpigarren arteari esker, hau da, zinemari esker, film luze bat sortuko dugu”, azaldu du. Baina, “pelikula hau pantailatik haratago joango da, haren mugak zeharkatuz, iraganean erabilitako zeluloideen antzera, ukitzeko aukera egongo da, materikoa izango da”. Picazo eta Lurburuko kideen proiektua hiru zatitan bereizten da. “Hala ere osotasunean hartzen du zentzua”, azaldu dute.
Lehenengoa fasean, Lurburuko kideek hamar egunez haien obra pertsonala sortuko dute Arabako GaraiOn Sormen Espazioan, «berriz ere, naturarekin kontaktuan gaudelarik”. Perezek, sortze prozesu horretak,o egunerokotasuna grabatuko du.
Bigarrena, eta denboran zehar gehien iraungo duena, film luze bat da. “Filmak, artisten prozesuaren testigantza jasotzeaz gain, prozesu artiskoari buruz hitz egingo du, tradizioa eta postmodernismoaren kontrastea agerian utziz”. Euskara erroa delarik Euskal Herriko arte eta bizimodua agerian utziko du arabarrak.
Hirugarrena, prozesuaren erakusketa izango da. Zinema hedatuaren kontzeptua jorratuz, artisten obrak -disziplina ezberdinetakoak- filmaren proiekzioa eta zuzeneko performacea erakusketa mugikor batean aurkeztuko dira, prozesua haratago eramateko xedez, obraren mugak zeharkatuz. ‘Barrunbeko lurretan’ proiektuak artearen sormen prozesuan jarriko du begia, artistaren barruan mugitzen dena erakusten, bizitzen saiatuz. “Arte bizia izan nahi du eta ez produktu bat”, azpimarratu dute.
Sortze fasean igaroko dituzten hamar egun horietan “bakoitzak bere artelana burutzeko aukera izango du”. Pintura, marrazkilaritza, argazkilaritza, eskultura eta arte eszenikoak dira jorratuko diren diziplinak. “Nahiz eta asmoa norberak bere pieza sortzea izan, elkarbizitzan suertatzen diren kolaborazioak emango dira. Prozesu artistikoa eta artea berari buruz hausnartzeko aukera izango dugu ere”.
Filmean, prozesu kreatibo hutsa isladatuko da eta filma bera prozesu hutsa izango da, “obraren eraketa obra bera delarik”. Artista batek edukitako ideia eta piezaren sorkuntzaren bitarteko sentimenduen, pentsamenduen eta emandako pausoen irakurketa bermatuko da pelikula honen bitartez. ‘Cinema in Process’ edo ‘Work in Progress’ esperientzia izango da horregatik. Euskal Herrian, orain artean, oso gutxi edo apenas landu den generoa.
Alor bisuala
«Julio Medemen ‘Behiak’ pelikulan inspiratutako irudi pisutsuak, Jonas Mekas eta bere bizitasunaz beteriko frameak etortzen zaizkit burura… euskal giro magikoa edo Lacasinegra edo Los Hijos kolektiboetan ere inspiratzen naiz, atzoko eta gaurko kontraste eta sinbiosi horretan barneraturik”, azaldu du Perezek filmak izango duen alor bisuala azaltzeko. Jon Ruiz de Infante Lurburuko kideak eta ‘Barrunbeko lurretan’ proiektuan argazkilari zuzendariak azaldu duenez, irudi formato ezberdinak erabiltzea erabaki dute. Izan ere, irudi peziosista eta pisutsuak filmatzeaz gain, Handicam edo eskuko kamera bat erabiliko dute, “dogma 95 zinema-mugimendu abanguardistetan inspiratuz”. “Hau, artisten egunerokotasuna eta urgentziako momentuak erregistratzeko eta jolasteko erabiliko dira, izan ere zinema umeen jolasa da. Formatu ezberdinekin esperimentatzen jarraituko dut, beti sentsazio ezberdin bezain politak eta interesgarriak sortzen dizkidatelako”, azaldu du.
Zinema hedatua
GaraiOnen egindako egonaldiaren ostean, filma muntaketa fasean sartuko da. Esan bezala, “zinema hedatuaren” kontzeptua jorratu nahi dute eta “horretarako ez dute filma ohiko era batean aurkeztu nahi, baizik eta erakusketa zabalago bat egin”. Erakusketa horretan, arte lanak eta filma erakutsiko dituzte, “baina ez horiek soilik”. Zuzeneko musika, naturako soinuak, artisten “performance” bizia edo filmetik kanpo geratutako prozesu proiekzio ezberdinekin erakusketa osatuko dutelako “ikusi eta sentitu ahal izateko”. Prozesu bizia izango da “mugikorra eta eguneratua”.
‘Barrunbeko lurretan’ abenduaren 1etik aurrera grabatuko da Araban. Besteak beste, Jon Ruiz de Infante, Natalia Suarez Ortiz de Zárate, Patxi Suinaga Turrillas, Ruben Becares, Kauldi Iriondo, Lander Pérez Picazo, Maite Mugerza, Zuriñe Cancho Guerrero eta Marina Suarez Ortiz de Zárate artistek hartuko dute parte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!