AskeRock jaialdiaren I. edizioa ospatu zuten larunbatean, ehunka lagun bilduz Mendizabalan
Gunea irekita egon zen 12 orduetan zortzi talde ezberdin pasa ziren oholtza gainetik, dispertsioaren salaketa musikaren bitartez elkarbanatuz. Antolakuntzatik eskerrak eman dizkiete bolondres eta parte hartzaile guztiei.
Aurreikuspenak bete ziren eta ehunka lagun hurbildu ziren larunbatean Mendizabalara, AskeRock elkartasun jaialdiaren I. edizioarekin gozatzeko. 12 ordu baino gehiago egon zen karpa irekita eta oholtza gainetik, guztira, zortzi talde ezberdin pasa ziren.
Ateak ireki zituzten unetik, etengabe egon zen jendea sartzen gunean, Bad Sound taldeak giroa berotzen zuen bitartean: txandetarako batzuk, kontzertuetaz gozatzeko beste asko… 18:00etan jende gehiena barruan zegoen, urriko egun hotzenetarikoari aurre egiteko prest. Kontzertu jendetsuenak Mafalda, Riot Propaganda eta Esne Beltza izan ziren. Azkenengo hauek, publikoa dantzan jarri zuten eszenatokitik jaitsi zirenean.
Musika, dantza, alkohola, janaria… eta elkartasuna. Izan ere, ezin da ahaztu elkartasun jaialdi bat izan zela larunbatekoa, dispertsio politikak Araban eragiten dituen gastuei aurre egiteko jaialdia.
Taldeek, dispertsio politika salatu zuten abesti eta abesti artean. Egun, 29 pertsona daude preso Araban. Batez beste, etxetik 660 kilometrotara daude; hau da, senide eta lagunek 1.300 kilometro baino gehiago egin behar dituzte bisita bakoitzeko. Beste modu batean esateko, 20.000€ suposatzen die dispertsioak senide eta lagunei urtero.
Sare sozialetan ere, eskerrak eman dizkiete bertaratu ziren, bolondres, senide, lagun, antolatzaile… guztiei. Gainera, irribarrea ez galtzeagatik ere eskerrak eman dizkiete euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunei.
AskeRockeko argazki galeria (Argazkiak: Iñigo Perez):
Ekitaldiko bideoa:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!