Arantzabela ikastetxeko ortzadarraren muralean pintada LGBT+foboak egin dituzte
Ikastetxeko eskola komunitateak jazotakoa irmoki arbuiatu du.
Arantzabela ikastetxeko jolastokian duela gutxi egindako ortzadarren koloreko muralean LGBT+ kolektiboaren aurkako pintadak agertu dira. Atzo arratsalden Arantzabela ikastetxeak berak sareetara igotako argazkietan ikusi daitekeen bezala, «putos gays”, “fuck LGTB” eta “maricones” bezalako mezuak egin dituzte muralaren gainean.
Arantzabelako ikasleek egindako mural horrek, ortzadarraren irudiaz gain, harrotasuna, askatasuna, errespetua, berdintasuna, maitasuna, aniztasuna eta duintasuna hitzak ditu idatzita, sexu aniztasunaren eta berdintasunaren alde. Ikastetxeko eskola komunitateak jazotakoa irmoki arbuiatu du: «Horrelako jarreren aurrean, eskola-komunitateak bat egiten du pertsonen duintasunaren kontra eta ikastolan egindako lan artistiko, aldarrikatzaile eta parte-hartzailearen aurkako ekintza iraingarri hau salatzeko».
Ez da Gasteizen ikastetxe batean horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia. Iazko ekainean, Umandi ikastolan, ‘Esto con Franco no pasaba!’, ‘Transformers no!’ eta ‘Marikas’ margoketa homofoboak eta transfoboak egin zituzten ezezagun batzuek LGTB+fobiaren kontrako muralean. Kasu horretan ere aho batez salatu zuen eskola komunitateak.
#StopLGTBIfobia 🏳️⚧️🏳️🌈 Horrelako jarreren aurrean, eskola-komunitateak bat egiten du pertsonen duintasunaren kontra eta ikastolan egindako lan artistiko, aldarrikatzaile eta parte-hartzailearen aurkako ekintza iraingarri hau salatzeko.@ikusgune @BerdinduEJGV @VG_berdintasuna pic.twitter.com/99Y9XLc0pc
— Arantzabela Ikastola (@ArantzabelaHLHI) February 7, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!