Aranako auzo elkartea eta Mercedeseko enpresa batzordea isundu ditu Udalak kartelak jartzeagatik
Auzoko jaietako kartelak jartzeagatik 750 euroko isuna jarri dio Udalak Aranako auzo elkarteari, Mercedes fabrikako enpresa batzordea ere arrazoi berdinengatik isundua izan da.
Publizitatea jartzeko aurreikusita dauden espazioetatik kanpo kartelak jartzeagatik 750 euroko isuna ezarri diete Aranako auzo elkarteari eta Mercedeseko enpresa batzordeari. Aranako jaiak iragartzen zituzten Arriaga auzoan elkarteak jarritako afixek. Udalarekin harremanetan jarri ziren «gehiegizkotzat» jotzen duten zigor ekonomikoa erretiratzeko, «udalak ere kalean jartzen ditu kartelak» adierazi dute auzo elkarteko kideek, hori erakusten duten argazkiak helarazi dizkiote udalari baina honek ez du atzera egingo isunarekin.
Mercedeseko langileek protesta sindikal baten kartelak jarri zituzten Gasteizko kaleetan eta, Aranako auzo elkarteari bezala, zigor ekonomiko berdina ezarri diete. Enpresa batzordetik «ez dute ulertzen Udalak hainbesteko kontundentziaz jokatzea etekin ekonomikorik bilatzen ez duten kartelekin eta, ez ordea, bestelako publizitatearekin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!