Arabako Metalean lanuzteak deitu dituzte sindikatuek, apirilaren 8rako
Martxoaren 25ean bildu zen berriro Arabako metalgintzako negoziazio mahaia eta patronala mugitu ez zela eta, ez zen inolako aurrerapenik egon, sindikatuen arabera. Hori dela eta, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGTk lanuzteak deitu dituzte.
Apirilaren 8an bi orduko lanuzteak egingo dituzte Arabako Metalaren sektoreko langileek, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek deituta. SEA patronalak negoziatzeko borondaterik adierazi ezean mobilizazioak indartuko dituztela azaldu dute.
Bost urte daramate Arabako Metalean hitzarmenik gabe eta lau urte patronalak negozioazioa blokeatua duela. Horregatik, «salto kualitatiboa» emateko garaia dela uste dute aipatu sindikatuek, eta sektoreko langileei «borroka irmoago» baterako aukera eskaintzekoa. Irakurketa bera egin arren mobilizaziorik deitu ez duten sindikatuei batzeko gonbita luzatu diete, ELA eta UGT-ri hain zuzen.
«Argi dugu lanuzte eta grebekin soilik lortu ditugula lan baldintza duinak», berretsi du LABeko bozeramaile Igor Chillónek. Zehazki, KPIaren gaineko soldatak, lanorduak murriztea, subrogazioa, laneko osasunerako neurri eraginkorrak, berdintasun neurriak eta aldi baterako lana mugatzea eskatzen dute, besteak beste.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!