Arabako adinekoen egoitza pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileen grebak jarraipen handia izan du, sindikatuen arabera
Lehenengo Hitzarmen Probintziala lortzeko laugarren greba eguna egin dute ELAk eta LABek deituta. Gutxieneko zerbitzuak handiak izanda, greba arrakastatsutzat jo dute sindikatuek.
Arabako adinekoen egoitza pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek greba eguna egin dute, urtea hasi zenetik laugarrena.
ELAk eta LABek deitu dute greba, «sektoreko langile prekarioenek egiten duten lan handia behingoz duindu dadin eskatzeko». Jarraipena %100ekoa izan da harrera zerbitzuan, %70 gerokultore edo erizaintzako laguntzaileen artean, %50 osasun langileetan eta %50 teknikarietan, ELAk emandako datuen arabera.
Langileek egiten dituzten aldarrikapen nagusiak honako hauek dira: urtean lan egindako orduen jaitsiera (une honetan 1.792 ordu lan egiten dituzte), eta langileen, gerokultoreen edo erizaintzako laguntzaileen soldaten igoera, (gehienak oinarrizko soldataren 1.000 euro kobratzen baitituzte), eta langile bakoitzeko erabiltzaileen ratioak murriztea.
Grebaz gain, gaur Gasteizen langileek elkarretaratzea egin dute Albertia Campus adinekoen egoitzaren aurrean eta, handik, manifestazio bat atera da, hiriko hainbat egoitzetatik igarota, Arabako Foru Aldundira arte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!