Aniztasun funtzionala duten lagunentzako gune egokitua egongo da Gasteizko Txosnetan
Gasteizko Txosnagunea irisgarriagoa izango da abuztuaren 2tik 9ra luzatuko diren jaietan. Hala Bedik ere txosna izango du eta bertan eskuragai egongo diren nobedadeak eman ditu jakitera.
Aurtengo Gasteizko Txosnagunea irisgarriagoa izango da abuztuaren 2tik 9ra luzatuko diren jaietan. Txosnek sare sozialetan iragarri dutenez, bertako kontzertuetaz gozatzeko -azpian egitaraua osorik irakurgai- espazio egokitua egongo da aniztasun funtzionala.
Gunea, egunero kontzertuak dauden bitartean zabalik egongo da, 00:00etatik 03:30ak arte. Hau, besteak beste, txosnagunean presente dauden eragile ezberdinek egingo dituzten txandei esker izango da posible.
Edizio honetan zortzi gauez egongo da irekita Txosnagunea, Gasteizko Kanpusean. Guztira zazpi txosna eta hiru karpa egongo dira eta kontzenrtuen artean The Baboon Show, Su ta Gar, Esne Beltza, KOP edo Gorpuzkingz dira aiptzekoak.
Astelehenean -uztailaren 29an- 11:00etan Gasteizko Txosnetan bertan emango duten agerraldian emango dituzte xehetasun gehiago, Txosnisaria nork jasoko duen jakinaraztearekin batera.
Egitaraua, egunez-egun
Abuztuak 2, ostirala
- 20:30 Txosnagunera kalejira Andra Mari Zuriaren plazatik.
- 21:30 Inaugurazio ekitaldia eta txosnisaria.
- 22:00 Kontzertuak: ALDAKAN BELTZ, ERATU, SU TA GAR eta DJ PEREZ TROIKA SOBIET.
Abuztuak 3, larunbata | Entxosnatu Eguna
- 10:00 Irrien Lagunak ikuskizuna.
- 12:00 Bertso Saioa.
- 13:00 Herri Kirolak.
- 14:30 Entxosnatu eguneko Bazkari Herrikoia.
- 17:00 Dantza plaza eta umeen txokoak: jolasak, ginkana, ipuin kontalaria, magoa, puxikak…
- 22:00 Kontzertuak: GARILAK 26 eta DJ MALANDRO
Abuztuak 4, igandea
- 22:00 Kontzertuak: TARA, TRIKOMA, SKABIDEAN & THE BLACK BIRDS eta AIARALDEKO SOUND SYSTEM.
Abuztuak 5, astelehena | Elkartasun eguna
- 15:00 Herri bazkaria.
- 21:30 Elkartasun eguneko ekitaldia.
- 22:00 Kontzertuak: DUPLA, ZEA MAYS eta DJ ELEPUNTO.
Abuztuak 6, asteartea | Egun Feminista
- 13:30 Marianitada.
- 15:00 Bazkari feminista.
- 16:00 Bazkaloste musikatua.
- 22:00 Kontzertuak: NERABE, TRIBADE, THE BABOON SHOW eta DJ KOMANDO KLITORIX.
- 23:30 Egun feministako ekitaldia.
Abuztuak 7, asteazkena | Gazte Eguna
- 14:30 Gazte bazkaria.
- 22:00 Kontzertuak: ANITA PARKER, ESNE BELTZA eta DJ GIMBLEE (bitsa jaia – fiesta de la espuma).
- 23:30 Gazte eguneko ekitaldia.
Abuztuak 8, osteguna – Ikasle eguna
- 14:30 Ikasle bazkaria.
- 16:30 Bertso saioa.
- 17:30 Karrikan saioa.
- 22:00 Kontzertuak: NAFARROA 1512, KOP, KALEKO URDANGAK eta ELKARR KOLEKTIBOA.
- 23:30 Ikasle eguneko ekitaldia.
Abuztuak 9, ostirala
- 22:00 Kontzertuak: GORPUZKINGZ, MAFALDA eta DJ IRREGULAR.
Hala Bedi ere, txosnagunean presente
Abuztuaren 2tik 9ra Hala Bedik ere, ohitura den legez, txosna jarriko du Gasteizko Kanpusean. Aurtengoan, Gazte Karparen ondoan egokitu zaio lekua Arabako irrati libreari.
Aurtengo nobedadeetako bat txosna honetan egongo den eskaintza gastronomikoa izango da: etxeko-pizzak egongo 7 euroren truke eskuragai.
Lau mota ezberdin egongo dira bertan salgai: bolognesa, lau gazta, begeta eta beganoa. Horetaz gain, larunbatean (abuztuaren 3an) eta igandean (abuztuaren 4an) parrilla jarriko du Hala Bedik produktu ezberdinekin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!