Amets Arzallus (Altsasu. Gau hura): «Elkartasun sare erraldoi eta transbertsal hori gabe ez dago ulertzerik kasu honen bilakaera»
Diru bilketa kanpaina abiatu dute "Altsasu (Gau hura)" dokumentala amaitzen laguntzeko.
Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak eta Marc Parramon dokumentalgileak lau urte daramatzate Altsasuko auziaren nondik norakoak pausoz pauso jarraituz. «Altsasu (Gau hura)» izeneko dokumentala osatzen aritu dira, eta azken txanpan daude orain, edizio eta muntaketa lanetan.
Amets Arzallusekin hitz egin dugu gaur Hizpidean, eta berak kontatu digu nolakoa izan den dokumentala burutzeko prozesua, ze jarraipen egin dioten auziari, eta prozesuaren irakurketa eskaini digu. Bestalde, diru bilketa kanpaina bat jarri zuten martxan astelehenean, halako ikus-entzunezko proiektu batek dituen beharrak asetu ahal izateko. Verkami crowfunding plataformaren bidez abiatu dute diru bilketa, hemen ikusi dezakezue eta proiektua lagundu.
Ametsekin egindako elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Amets Arzallus (Altsasu. Gau hura): "Elkartasun sare erraldoi eta transbertsal hori gabe ez dago ulertzerik kasu honen bilakaera"00:20:35
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!