Aguraingo udalak ez du onartu Gazte Egunean karpa jartzea
Elkarretaratzea egin zuten astelehenean eta mobilizazioak deitu dituzte aste osoan zehar, udalak erabakia berriro aztertu dezan.
Aguraingo Latsarri Gaztetxeko Asanbladak deituta, astelehen arratsaldean elkarretaratzea egin zuten dozenaka gaztek, salatzeko Udalak ezezkoa eman diola Gazte Egunean karpa jartzeko eskaerari. Maiatzaren 20an, larunbat honetan, ospatuko dute Gazte Eguna «herri osorako eskaintza zabalarekin». Eguraldiaren iragarpena ikusita Udalari eskatu zioten herriko karpa jarri zezala plazan, baina Udalak ezezkoa eman zien, «karpa muntatzeko enpresa pribatu bat kontratatu behar dutelako».
Gazte Egunetik bi astera Neska eta Blusa eguna ospatuko da Agurainen, leku berean, eta eskaera bateratua egin zuten joan den ostegunean Latsarri Gaztetxeko Asanbladak eta Neska eta Blusen Batzordeak, karpa jarri eta bi astez mantendu zezala, bi egun hauetan erabili ahal izateko. Udalak erantzuna berriro ere ezezkoa izan zela salatu dute, «ezer negoziatzeko ahalegin txikiena ere egin gabe», asanbladaren hitzetan.
Latsarri Gaztetxetik onartezintzat jo dute Udalaren jarrera, eta Udalari eskatu diote «berriz aztertzeko» hartutako erabakia. Era berean, mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte egoera salatzeko, eta aguraindarrei parte hartzeko deia egin diete, «Gazteok blai, Udalak Jai!» lelopean. Astelehenean elkarretaratzea egin zuten Errege Atarian, eta gaur, maiatzaren 16an, kanpaldia egingo dute San Juan Plazan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Era berean, asteazkenerako manifestazioa deitu dute Santa Mariatik abiatuta, arratsaldeko 19etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!