Kanpaldia egin dute Aguraingo Gazte Egunean karpa jartzea aldarrikatzeko
Manifestazioa deitu dute gaur, maiatzaren 17an, arratsaldeko 19:00etan.
Aguraingo udalak hartutako erabakia berriz aztertu dezan eskatzeko mobilizazio ezberdinak antolatu ditu aste honetan Latsarri Gaztetxeko Asanbladak. Astelehenean elkarretaratzea egin zuten Errege Atarian, maiatzaren 20an ospatuko duten Gazte Egunean Udalak karpa jarri dezan eskatzeko. Atzo arratsaldean hiru orduko kanpaldi bat egin zuten asanbladako kideek San Juan Plazan, Udalari presio egiten jarraitzeko, eta gaur, maiatzaren 17an, manifestazioa egingo dute Santa Mariatik abiatuta.
Udalak ezezkoa eman dio Gazte Egunean karpa jartzeko eskaerari, eta bi aste beranduago antolatuko den Neska eta Blusa egunean ere ez du jartzea onartu, bi eragileek batera egindako eskaera ere ukatuta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
