Gamarrako aldagelak erabiltzerik ez dagoela salatu du Gaztedik
Igandean partida erabakigarria jokatu behar du Esconsu Gaztedi rugby taldeak, baina jokalariek ezin izango dituzte kiroldegiko aldagelak erabili, haien egoera dela eta. Ardura falta egotzi diote Udalari. through Alea.eus
Esconsu Gaztedi rugby taldeko jokalariak «shock» egoeran geratu dira Gamarrako kiroldegiko aldageletara joan eta instalazioak «erabat erabilezin» ikusi dituztenean, klubak komunikatu batean adierazi duenez.
Asteburuan izango dute gasteiztarrek denboraldiko hitzordu garrantzitsuena, Os Ingleses talde galiziarraren aurka arituko baitira, bueltako partidan. B Ohorezko Maila kategorian sartzeko lehia izango da asteburukoa. Hau hala izanik ere, aldagelak erabiltzeko aukerarik ez dute izango kirolariek. Asteartean jabetu ziren egoeraz, «kasualitatez», eta berehala egin dute horren salaketa publikoa.
«Abisurik gabe eta azpikeriaz» jokatzea leporatu diote Udalari, Espainiako ligan aritu nahi den klub baten «ohiko dinamika apurtzegatik». Taldearen irudikoz, gutxiengoan dauden kiroletan aritzen diren taldeei egiten zaien «gutxiespenaren» adierazle da gertatutakoa. Igandeko partida jokatzea ahalbidetuko dien «mirari» baten zain daudela adierazi dute. Bestalde, sare sozialetan zabaldutako mezu batean, taldeak adierazi du azken orduetan korrika ikusi dituztela beharginak, aldagelak ziztu bizian konpontzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!