Sei estreinaldi izango ditu 21. Korrika Kulturalak
Kalaportu, Joseba Sarrionaindiarenlurralde poetikoa kantuz musika-kontzertua, Xabier Zabala eta Andoni Egañaren Enkarguz, Jule kale antzerkia Hortzmuga Teatroren eskutik, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua, Beñat Krolem artistaren Oholtza eta Aiko Taldearen Garaikidea lana,izango dira Korrika Kulturalaren estreinaldiak. Apirilaren 4an hasi eta 14an amaituko da euskararen aldeko lasterketa, Gasteizen.
Gero eta gutxiago falta da 21. Korrika-k Euskal Herriko errepideak zeharkatzeko. Beroketa-lanen baitan, Korrika Kulturalaren edukiak aurkeztu dituzte Gasteizko Baratza Aretoan. Asier Amondo arduradunarekin batera hainbat artista izan dira Arabako hiriburuan, izan ere, «elkarlana da Korrika Kulturalaren ardatza» eta hori irudikatu nahi izan dute.
Aiko dantza-taldeak Garaikideak lanaren lagin bat aurkeztu du, «dantza entzungai eta musika ikusgarri» egiten duen lanarekin. Lehenengo emanaldiak Berriozarreko kultur-etxean (otsailaren 17an) eta Agoitzeko kultur-etxean (martxoaren 24an) izango dira.
Porrotx pailazoa ere bertan egon da, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizuna aurkezteko. Otsailaren 20an Kanboko eskubaloi gelan, otsailaren 27an Irunberriko zineman eta martxoaren 27an Lodosako kultur-etxean egongo dira. «Musuek biraka jartzen dute mundua», adierazi du pailazoak.
Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Zabala musikariak abesti bat Enkarguz sortzeko prozesua agertuko dute, sormena eta parte hartzea ardatz dituen ikuskizunean. Martxoaren 7an Iruñean, martxoaren 15ean Beasainen, martxoaren 30ean Tuteran eta martxoaren 31n Oihaneder Euskararen Etxean ikusi ahalko da hau.
Kale-antzerkia ez da faltako ziklo kulturalean: Jule antzezlana emango dute Hortzmuga Teatrokoek martxoaren 9an Oreretan, martxoaren 21ean Lizarran eta martxoaren 31n Garesen. Gainera, arte-adierazpide berriak ere izango dira, Beñat Krolem artistaren Oholtza performanceari esker: emanaldi bakarra martxoaren 30ean izango da, Getxon.
Loraldiarekin elkarlana
Estreinaldi handienetako bat Kalaportu ikuskaria izango da: Joseba Sarrionaindiaren lurralde poetikoak kanturako ematen duen aukera taularatuko dute Loraldia Festibalarekin elkarlanean. Lehen estreinaldiak Bilboko Arriaga antzokian (martxoaren 15ean), Gasteizko printzipal antzokian (martxoaren 21ean), Baionako antzokian (martxoaren 23an), Donostiako Victoria Eugenia antzokian (martxoaren 24an) eta Iruñako Gaiarre antzokian (martxoaren 28an) izango dira.
Hala ere, data guztiak ondo ordenatzeko APP bat martxan jarriko dute, aurkezpenean bertan azaldu dutenez.
Amaiera Gasteizen, 10 urte beranduago
Apirilaren 4an Garesen, Nafarroan, hasi eta apirilaren 14an Gasteizen amaituko da 21. Korrika. Klika izango da aurtengo leloa eta 2.560 kilometro izango ditu aurtengo ibilbideak, baina, hala ere, Araban sartzeko egun batzuk beharko ditu euskararen aldeko lasterketak: apirilaren 9an sartuko da lehenengoz herrialdean, Lautadatik. Data hurbildu arte, Gasteizko Korrika Denda irekita dago, ostiraletan 18:30-20:30 bitartean eta larunbatetan 11:30-14:30 bitartean, Zapatari kaleko 20. zenbakian.
- Apirilak 9, asteartea
Protagonismo berezia izango du Arabak egun honetan. Lasteketa Nafarroatik sartuko da herrialdean, Altsasutik. Hortik aurrera, lehenengo orduetan Lautadan izango da, orden honetan: Egino, Ilarduia, Araia (06:35), Zalduondo, Agurain (07:53), Zuhatzu (08:38), Dallo, Dulantzi, Egileta eta Azazetako mendatea.
Orduek aurrera egin ahala Mendialdean sartuko da Korrika: Birgara, Maeztu (11:30), Atauri (11:57) eta Kanpezu. Eta, ostean, Arabar Errioxan: Ekora (15:10), Binasperi, Lantziego (15:51), Bilar, Guardia, Leza, Samaniego, Abalos, Bastida, Rivas de Tereso eta Urizaharra.
Eguna amaitu aurretik, Trebiñun izango da: Armentiako Bentak, Franko, Trebiñu (22:13), Añastro eta Argantzon.
- Apirilak 10, asteazkena
Aurreko eguneko ibilbidea jarraituko du Korrika-k, oraingoan, Añanan. Langraitzetik (00:07) sartuko da eskualdean eta hortik Andarako bidea egingo du.
Gorbeialdea zeharkatuko du ostean lasterketak: Abornikano (02:22), Izarra (02:35), Murgia (03:22), Bitoriano, Ametzaga eta berriz ere Izarra. Hortik Aiaraldeara egingo du salto: Urduña (05:39), Amurrio (06:11), Aiara eta Laudio (08:30).
- Apirilak 11, osteguna
Bilbon sartu aurretik, Arabatik igaroko da lasterketa azken txanpan. Zehatzago, Aiaraldean egongo da egun honetan Korrika: Artziniega (08:57) eta Aiaratik Artziniegarako bidea egingo du.
- Apirilak 14, igandea
Gasteizen amaituko da Korrika egun honetan, baina eguna ez du Araban hasiko lasterketak. Apirilaren 13an, gauean, Zeanurin (Bizkaia) izango da lasterketa, eta orduek aurrera egin ahala Arabako hiriburura hurbilduko da hau. Otxandiotik Aramaiora (02:15), hortik Arrasatera…
Gasteizen sartu aurretik, Arabako herri gutxi batzuk zeharkatuko ditu goizean-goiz: Legutio, Urbina, Luko, Amarita, Erretana eta Durana. Gasteizen 08:22an sartuko da Korrika eta 12:30ean amaituko da.
-
Fermin Muguruzak, La Furiak eta Mad Muaselek egin dute Gasteizen amaituko den 21.Korrika-ren abestia
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!