Jarraipen handia izan du hezkuntza publikoko langileen grebak Gasteizen
Goizetik egin dituzte protestak langileek ikastetxeetako atarian. Irakasleek ez ezik, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileek ere bat egin dute grebarekin.
ELA, LAB eta Steeilas sindikatuek deituta, hezkuntza publikoko langileek greba egin dute maiatzaren 16an; datorren asteartean, 23an, berriz aterako dira kalera, «euskal hezkuntza publiko duin» baten alde. Maiatzaren 16ko greba deialdiarekin, gainera, CCOO sindikatuak bat egin du. Ikasturte honetako hezkuntza publikoko langileen bigarren greba deialdia izan da hau.
Aldaialde ikastetxean, adibidez, grebaren jarraipena %100ekoa izan da eta, ondorioz, ateak itxi dituzte. Antzeko egoerak gertatu dira Lakuako edota Mendebaldeako institutuetan. Zabalganako ikastolan ere, jarraipen handia izan du grebak: Haur Hezkuntzako eraikina itxita egon da, jarraipena erabatekoa izan delako.
Manifestazio nagusia 12:00etan abiatu da, Bilbo plazatik. Atzean, irakasle, guraso eta hezkuntza eremuko langile ugari. Arabako hiriburuko manifestazio handietan bezala, Gasteizko Paz kalea txiki geratu da mobilizazio bertatik igaro denean. Andra Maria Zuriaren enparantzan amaitu da; orain dela bi hilabete bezala, Hezkuntza Sailari lan baldintzak hobetzeko deia luzatu diote, erantzun irmo baten zain.
Hurrengo egunetan, mobilizazioak
Maiatzaren 23ko greba ez ezik, bestelako mobilizazioak egingo dituzte hurrengo egunetan. Besteak beste, ostegun honetan, ikasle eta irakasleek, errebaliden aurkako elkarretaratze nazionala deitu dute 12:00etan Eusko Legebiltzarrean. Larunbatean, hezkuntza publikoko langileei elkartasuna adierazteko, manifestazioak egingo dituzte hiriburuetan: Gasteizen, 12:00etan abiatuko da Bilbo plazatik.
Erlazionatutako artikuluak:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!