Gurasoen babesa jaso zute ikasleek Koldo Mitxelenako ikastetxetik ateratzerakoan. Astean zehar, beste ikastetxe batzuetan planto egin dute, tartean, Mendebaldean eta Lakuan.

  

Koldo Mitxelena, Jesus Obrero, Unamuno eta Mendebaldea ikastetxeetako 4. DBH-ko ikasleek planto egin diote errebalidetako azterketari. Hala iragarri zuten ikasleek aspalditik eta zenbait irakasle eta gurasok ere planto dei horrekin bat egin dute. Horren erakusle, besteak beste, Koldo Mitxelena institutua. Ikasleek, astelehenean, 08:45etan institututik ateratzerakoan, gurasoak zeuzkaten zain, hartutako bideari babesa adierazteko. 

Asteazkenean, maiatzaren 17an, zuzendaritzak traba ugari jarri zizkien Unamunoko ikasleei; hala ere, planto egitea lortu dute ikasleek.

Hala ere, Mendebaldeako institutuko plantoa ez zen behin betikoa izan, ostiralera arte ez, gutxienez. Ikasleei, azterketa astelehenean egingo zutela adierazi zieten, baina, ikasleek adierazi dutenez, ostiralean egingo diete azterketa. Ikasle Mugimendutik adierazi dutenez, Mendebaldeako zuzendaritza ez dago azterketa egitearen kontra. Azkenean, ostiralean, plantoa egin dute ikasleek, gurasoen babesarkein.

Ez dira ikastetxe bakarrak izan; izan ere, astean zehar errebalidetako azterketak burutu behar zituzten Gasteizko beste zenbait ikastetxetan ere: Lakuan edota Armentian. Ikasle Mugimendutik Hala Bediri adierazi diotenez, ikastetxe hauetako 4. DBHko ikasleak ere prest zeuden planto egiteko; Mendebaldean bezala, Lakuan ere planto egin dute ostiralean, gurasoen babesarekin.

 

Jesus Obreron, trabak

“Txus” ikastetxean, aldiz, ezin izan dute plantoa nahi bezala egin. Zuzendaritzak ikasleak mehatxatu ditu plantoa egitera joan direnean eta Ertzaintza deitzeko asmoa agertu dute zuzendaritzatik. Ikasleek, ordenagailuak itzali dituzte -azterketa ordenagailuz egin ebhar dute- eta, orduan, Koldo Mitxelenako ikasleak gerturatu dira babesa emateko. Ez dute azterketarik egin baina klasea ematera behartu dituzte ikasleak, ikastetxeko ateak itxiz.

 

Lehen Hezkuntzatik haratago

Aurreko ikasturtean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira, 178 ikastetxek Lehen hezkuntza frogaren aurrean intsumiso agertu ziren eta ez zuten azterketa egin. Ostiralean, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Altxa eta Hezkuntza Plataformen Topagunea eragileek adierazi zutenez, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako, DBHko 4.mailako eta Batxilergoko 2. mailako ebaluazioaren “erabat kontra” azaldu ziren medioen aurrean. LOMCEtik datorren lege honen aurrean, aurten “Lehen Hezkuntzatik salto egiteko unea” iritsi dela adierazi zuten. Mometuz, hitza bete dute.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies