Hala Bediren web orria martxan da berriro
Zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan aritu eta gero, konponduta dago Hala Bedi irratiaren web orria. Beraz, ohiko edukia publikatuko dugu berriro: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak, agenda, iritzi-artikuluak eta bideoak.
Hala Bedi irratiaren web orriak (halabedi.eus) zibererasoa jasan zuen ikasturtearen hasieran. Matxura handiak eragin ditu eta luze jo du berreskuratzeko lanak, baina lortu dugu azkenean. Weba euskarri garrantzitsua da gure irratiarentzako, izan ere, kazetaritza lan lokala egiteko erabiltzen dugu: Arabako herri mugimenduaren eta gai sozial eta politikoekin lotutako aktualitate albisteak argitaratzen ditugu, eta baita iritzi-artikulu, erreportaje eta elkarrizketak ere. Hori gutxi balitz, bertan jartzen ditugu entzuleen eskura magazinen eta irratsaioen eduki guztiak, podcast edo audio bezala. Herri mugimenduaren agenda, Hala Bideo taldearen bideoak, eta oro har Hala Bediko lan taldeak sortzen dituen eduki guztiak bertan biltzen ditugu. Gainera, zuzenean entzun daiteke irratia webaren streaming zerbitzuarekin.
Beraz, web gunea berriro ere erabilgarri dugunez, ohiko jardunera itzuli gara Hala Bedin. Entzule eta irakurleok ere aukera duzue, ohi bezala, erredakziora informazioa bidali, iritzi-artikuluak helarazi edota agendarako ekitaldiak igotzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!