Osasun publikoaren aldeko plataformak manifestazioa deitu du apirilaren 22an
Osasun Publikoa Aurrera Plataformak iragarri du manifestazioa egingo dutela apirilaren 22an, Gasteizen. Manifestazioa Bilbo plazatik abiatuko da eguerdiko 12:00etan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren kudeaketa gaitzetsiko dute mobilizazio horrekin eta Osasun Saileko arduradunen, Arabako ESI eta Arabako Osasun Mentaleko kudeatzaileen dimisioa eskatuko dute, Osasun sistema publikoaren alde.
Osasun sistema publikoaren desmantelamendua
«Eusko Jaurlaritzako arduradunen utzikeria, zabarkeria eta bat-bateko kudeaketa salatu nahi dugu. Osasun-planez mozorrotutako desegite-planek, bizilagunok jasotzen dugun lehen mailako arretan hutsune asko eta handiak sortzen dituzte», salatu dute.
Auzoak beharrezko osasun-zerbitzurik gabe uzten ari dela seinalatu du Osasun Publikoa Aurrerak: osasun-zentrorik gabe, pediatriarik gabe, familia-medikurik gabe, aurrez aurreko arretarik gabe, etengabeko arretaren bermerik gabe, arreta espezializaturako eta kirurgiarako hilabeteetako itxaronzerrenda luzeekin, larrialdi zerbitzurik gabe, eta komunitate-osasunik gabe.
Enpresa pribatuak irabazle
Pribatizazioa salatu dute: «Arreta-denbora duinak izateko, herritarrak ordaintzera bultzatzen dituzte; ordaindu dezaketenen eta, ordaindu ezin dutenen artean, aldea eraginez». Osasun pribatuko enpresak dira aberasten ari direnak horrela, azaldu dutenez.
Manifestazioa apirilaren 22an
Hego Euskal Herriko 10 herri plataformekin koordinatuta, Gasteizen bezala, apirilaren 22an manifestazioak egingo dira Bilbon, Donostian eta Iruñean ere. Ondoko hauek dira aipatutako plataformak: BOPA Barakaldo, DOPA Donostia, Erandio herri plataforma, Gora Deustu, Izartu Mungialdea, Leioan Bizi plataforma, Zumarragako 24/7, Algortako Osasun Publikoa Aurrera!, Tolosako TOPA eta Zornotzako ZOPA.
Hurrengo asteetan, kolektibo, Auzo Elkarte eta sindikatuekin harremanetan jarriko dira, ahalik eta atxikimendu gehien lortze aldera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!