Sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Tubacex enpresako grebalari bati, ertzain bat erasotzea egotzita
Beatriz Ledo Languilla epaileak sei hilabeteko espetxe zigorra eta bi isun ekonomiko ezarri dizkio Tubacex enpresako grebalari bati, ertzain bati lesioak eragitea egotzita 2021eko otsailaren 23an. Langileak iragarri du helegitea jarriko duela bere errugabetasuna defendatzeko eta bere abokatua lanean ari da jadanik horretan.