Hiketan : Hiketan 1×10 | Ezagutzen al dun Gasteiz? -Aaaatxis! -Ehun urte. -Hik konta.

Gabon, entzule! Izan al haiz sekula turista Gasteizen? Diego Pallésekin batera beste modu batera ezagutu ditinagu Gasteizko txoko zenbait. Horrez gain, atal berria estreinatu dinagu, geure gorputzak hobeto ezagutzeko asmoz. Hik nola egiten dun doministiku? Launaka ala orroka?

A desalambrar : M-31 Kolonbiako hauteskundeak

Gaurko elkarrizketan igandean egin ziren Kolonbiako hauteskundeen inguruan arituko gara Rene Behoteguy internazionalistarekin, lehenego aldiz Kolonbiako historian ezkerreko hautagai batek hauteskundeak irabazteko aukerak baititu.

Abesteiaren erradiografian, Miguel Hernandezek idatzitako “Vientos de Pueblo” poema aztertuko dugu, Every Night taldeak egindako bertsioaren bidez.

Kolaborazio atalean, Emakume iraultzaileen memoriari buruz hitz egingo digu itxasok, Cecilia Magni, Comandante Tamara chiletarraren bizitza ekarriko baitigu.
Azkenik, Hitzak tartetxoan, Palestina ekarriko dugu gogora, Majmud Darguish idazlearen “Sobre esta tierra” poemarekin

Maider Etxebarria, Gasteizko alkateordea (PSE): “Ezin dut jasan EAJren ‘turra’ euskararekin”

Gasteizko Udaleko alkateordeak euskararen aurkako adierazpenak egin zituen asteburuan El Correo egunkariak argitaratutako elkarrizketan. Udal hauteskundeetan PSEren alkategai bezala errepikatuko du Etxebarriak.

Gasteiz Green Capitalen X. urteurrena: hiriaren hegoaldeko auzoetan ez dugu ezer ospatzeko

Archives by Month:

Archives by Subject: