Lakua auzoan bizi den sei kideko familia bat etxegabetuko du Alokabidek
Agerraldia eskaini dute gaur Etxebizitza Sindikatuko kideek Lakua auzoan jaso daitekeen etxegabetze baten kasua salatzeko. Alokabidek sei kidez osatutako familia bat etxetik kanpoaratu nahi du. Udaletxeari etxe alternatiba bat exijitu diote «kalitatezkoa eta iraunkorra».