“Zaintza-sistema publiko baten alde” greba deitu du ELA sindikatuak

ELA sindikatuak deituta, “zaintza-sistema publiko baten alde eta pandemiari aurre egiteko berehalako neurrien alde” grebara jo dute zahar egoitzetako, etxez etxeko laguntza zerbitzuko edota adingabeen arreta-zentroetako langileak, besteak beste.

Saharar komunitatea mobilizatu da Araban, Marokok gerra berpiztu ostean

Saharar komunitateak eta harekiko elkartasun mugimenduak salatu du Marokok 1991tik indarrean dagoen su-etena urratu izana. Asteburu honetan, mobilizazioak egin dituzte Gasteizen eta Aiaraldean.

Disko berri bat eskuartean, bueltan da INDARRAP

“Firmes en nuestra posición” lan berria aurkeztu du INDARRAP Gasteizko talde ezagunak, bideoklip berri bat ere kaleratu dute. 2014an argitaratu zuten gasteiztarrek azken diskoa.

Euskal Presoen aldeko ekimenak burutuko dira Araban asteburuan zehar

Sarek antolatuta, “Izan Bidea” dinamikaren baitan, hainbat ekimen eta mobilizazio burutuko dira azaroaren 20, 21 eta 22an Arabako hainbat txokotan.

Ostalaritza sektorearen alde mobilizatu ziren igandean Agurainen

Elkarretaratzea burutu zuten atzo Agurainen ostalaritza sektorearen defentsan. Astebete darama sektoreak pertsiana jaitsita eta urgentziazko neurriak exijitu zituzten ostalaritzak biziraun dezan.

ARGAZKI GALERIA | Revindican en Olarizu que “la calle no es ninguna alternativa habitacional”

Varias organizaciones y colectivos de Gasteiz se concentraban el sábado frente a los bloques okupados de la avenida Olarizu, donde se encuentran las viviendas que el ayuntamiento quiere desalojar y derribar. Fotos de Hala Bedi y DosPorDos.

Hil egin da Kupsa enpresako sutean larri zauritutako langilea

Asteazkenean sutea piztu zen Oionen dagoen Kupsa enpresa kimikoan. Behargin bat larri zaurituta ospitaleratu zuten. Gaur hil da 64 urteko gizona. Gutxienez 60 langile hil dira lan istripuetan urtea hasi zenetik.

Tubacex tendrá que pagar el salario descontado a las trabajadoras por los paros realizados en el inicio de la pandemia

El juez ha dictaminado que Tubacex tendrá que abonar el salario que descontó a las trabajadoras en los paros que realizaron, por falta de medidas de protección, el mes da marzo.

Mikelekin elkartasunez, Aramaion ere gona jantzi dute ikasleek

Arropak generorik ez duela adierazteko, dozenaka haur gona jantzita joan dira gaur eskolara.

Greba egun berriei heldu diete SDA Factory-ko langileek

Azaroaren 11an eta 12an greba egunak burutu dituzte lisaburdinak egiten dituen Gasteizko fabrikan. Langile guztientzako hitzarmen duin bat lortzea dute helburu.

ARGAZKI GALERIA | Espainiako Polizia Nazionalak atxilotutako gazteei elkartasuna adierazteko mobilizazioa egin zuten atzo

“Greba egitea herritar ororen eskubide zibil eta politikoa dela” gogoratu zuten atzoko manifestazioan. Urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean parte hartzeagatik, Espainiako Polizia Nazionala lau gazteren etxean agertu zen asteartean eta soilik bi atxilotzea lortu zuen. Atzo goizean, azaroak 11, hirugarren bat atxilotu zuten. Atxilotutako gazteak aske dira dagoeneko.

Zortzi egunez euskara hutsean bizitzeko erronkari helduko diote Euskal Herriko bederatzi gaztek

Gaur abiatuko dute “Gaztealdia” ekimena Euskal Herriko bederatzi gaztek; azaroaren 12tik 19ra, Euskaraldiaren atarian, euskara hutsean biziko dira. Gazteen aktibazioarekin, euskararen erabilera determinatzen duten faktoreak identifikatu eta ikustarazi nahi dituzte. Xabi Karril da bederatzi gazte horietako bat, Gasteiztik heldukomdio erronkari.

Lau langileren kaleratzearekin hasi du plantilla murrizteko plana Aernnovak

Lau langile kaleratu ditu Aernnovak, plantilla murrizteko planari hasiera emanez. Langileek lanpostu asko suntsituko direla ziurtatu dute. Nazioarteko plantilla %20 murrizteko asmoa du Arennovak.

HALA BIDEO | Alokabideren bulegoetara eraman du etxebizitza eskubidearen aldeko aldarria “Inor ez kale gorrian” ekimenak

Protesta egin dute Gasteizko Alokabideren bulegoetan, erakunde publikoek etxebizitzaren urgentziazko egoeraren aurrean hartu duten jarrera arduragabea salatzeko. Etxegabetzeak hipotekak eta alokairuak bertan behera geratzea eta bizitzeko oinarrizko baliabideak bermatzea exijitu diete instituzioei.

Archives by Month:

Archives by Subject: