“Atea itxi erregai fosilei” lelopean elkarretaratzea egin zuen Berrizutk

Mobilizazioa egin zuten Berriztuko kideek igandean Gasteizko Plaza Berrian, erregai fosilen aurka.

Aeronautikako langileak Eusko Legebiltzarrera kateatu dira, kaleratzeen aurka

Aernnova, Alestis eta aeronautikaren sektoreko langileen mobilizazioaren amaieran, hainbat lagun Eusko Legebiltzarrera kateatu dira. Euren lanpostuen defentsan eta sektorearen etorkizunaren aldeko ekintza izan da.

Eragile ugarik salatu dute Saratxoko lan heriotza

Amurrioko Udalak adierazpen instituzionala plazaratu du, eta Ernaik zenbait ekimen egin ditu eskualdeko herri ezberdinetan istripua salatzeko. Gaur lan heriotza salatzeko manifestazioa egingo dute Amurrion, 18:30etan.

Losado proiektuak lehen erreferentzia kaleratu du

Egitasmo honen atzean Same Old, Eh!, Libe edota Lepora taldeko kide Txus Villalabeitia gasteiztarra dugu. Orain bere bakarkako proiektua jarri du martxan eta lehen erreferentzia Bonberenea Ekintzak zigiluarekin kaleratu du.

Berriztuk gas putzuen aurkako kontzentrazioa deitu du larunbaterako

“Atea utxi erregai fosilei” lelopean elkarretaratzea egingo dute abenduaren 19an Gasteizko Plaza Berrian, eguerdiko 13:00etan

Euskal preso politikoen aldeko elkartasun martxa egingo dute Txagoko gazteek larunbatean

Iaz abiatu zuten ekimean eta aurten Txagoko Elkartasun Mendi Martxaren II. edizioa ospatuko dute.

HALA BIDEO | Gasteizko Herri Dendak bere ateak ireki ditu

Urtero legez, gabonetako datak hurbiltzen diren heinean, Herri Mugimenduko eragile ezberdinen artean herri-denda irekitzen dute hilabete batez. Bertan, kolektibo ezberdinek euren materiala jartzen dute salgai, beste sorpresa askorekin batera. Kutxi kaleko 71. zenbakian kokatuta egongo den txokoa hilabete batez egongo da irekita.

Gaur desalojatuko dute Eskuernagako Subserra Gaztetxea

2019ko ekainean okupatu zuen Arabar Errioxako Gazte Asanbladak 10 urtez hutsik zeraman upategia.

Baldintzapeko askatasuna eskuratu du Oier Urrutia preso gasteiztarrak

Uztailean izan zen Zaballako espetxera hurbildua, hirugarren gradua lortu ostean. Urrutiak 11 urte igaro ditu kartzelan. Jon Etxebarria preso gasteiztarra, aldiz, El Duesorea hurbilduko dute.

“Memoria osoa, bizikidetzaren alde” kanpaina aurkeztu dute Gasteizen Euskal Herriko hainbat memoria elkartek.

Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira eta Gasteizen proiektatuta dagoen “Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala-ren” planteamendu diskriminatzailearen aurrean, Euskal Herriko hainbat memoria eragilek “Memoria osoa bizikidetzaren alde” kanpaina aurkeztu dute.

Kutxiko ostalariek asteburu honetan ez irekitzea erabaki dute

Larunbat honetatik aurrera ostalaritza irekitzea baimenduta izango den arren, Kutxiko ostalariek planto egin dute eta ez dituzte tabernak irekiko. Hala erabaki dute ostegun honetan egindako asanblada batean.

Euskal gizarteak pertsona guztien eskubideen alde egiten duen lana aitortu nahi izan du Etxeratek zapi-kate baten bidez

Giza Eskubideen Nazioarteko eguna salaketarako bozgorailu izan da beste urte batez, Etxerat elkarteak deitutako zapi-katearen bitartez,

HALA BIDEO | Konponbide duina exijitu eta hurrengo larunbaterako manifestazioa deitu du ostalaritza sektoreak

Azaroaren 7tik daramate Arabako ostalariak pertsiana jaitsita. Larunbat honetan manifestazioa egingo dute sektoreak bizi duen egoeraren aurrean konponbide duin bat exijitzeko.

Gasteizko Udalak antolatutako “Erronka Gazteak. Gazteria eta Covid19” ekitaldia eten dute hainbat gaztek

Hamarnaka gaztek Gorka Urtaran parte hartzen ari zen ekitaldia eten dute “pandemiaren aitzakipean Eusko Jaurlaritzak, eta zehatzago EAJ-PNV-k hartutako neurrien arduragabekeria” salatzeko.

Archives by Month:

Archives by Subject: