Aske Antolakundeak “Poliziaren infiltrazioen aurkako eskuliburua” euskaratu du

Ostegunean aurkeztuko dute Eva Forest Liburutopian “Poliziaren infiltrazioen aurkako eskuliburua”ren euskarazko itzulpena arratsaldeko 19:00etan.

Arabako Ostalaritzako Hitzarmen berriak langileen soldatak eta eskubideak murriztuko ditu

Joan den astean sinatu zen akordio berria. Ostalaritzako Langile Asanbladak langileentzako «bi kalte» ekarriko dituela salatu du, eta «langileen antolaketa eta elkartasuna eraso horietatik defendatzeko bide bakarra direla» aldarrikatu du.

Gasteizko Udalak 5.000 ordenagailu erosi dizkie Palestinako genozidioan inplikatutako enpresei

Gailuak HP markakoak dira eta Intel Core prozesadorea erabiltzen dute. BDZk salatu duenez, “palestinar herriaren genozidioarekin aktiboki lankidetzan diharduten” enpresak dira.

La asociación Eginaren Eginez denuncia «la manipulación institucional» del ayuntamiento en su campaña de FITUR

Eginaren Eginez critica que el ayuntamiento haya utilizado en la campaña «I Love Turismo Accesible» a influencers de fuera de Gasteiz, ignorando a las personas con diversidad funcional de la ciudad.

Solariako bi goi kargu ohi Energiaren Euskal Erakundean eta Arabako Aldundian ari dira orain lanean

Araban energia berriztagarrien hedapena eztabaida bizian da azken asteotan, besteak beste, Solariak eraiki nahi dituen hemeretzi planta fotovoltaikoengatik. Multinazionalaren bi zuzendari ohi administrazio publikoan lanean hasi direla jakin da orain. Testuinguru horretan, Arabako Herri Unibertsitateak salatu du Solaria «gehiegikeriaz» jokatzen ari dela, Eusko Jaurlaritzaren marko juridiko “kaotikoa», administrazioaren gardentasun falta eta ate birakarien itzala tarteko. EH Bilduk alegazioak aurkeztera deitu du.

All in da Haus: ezin galtzeko moduko euskal free stylearen hitzordua

Aurreko saioetako klasifikatuak eta iazko finalistak arituko dira Gaztetxean bihar, Arabako Showcase bat eta DJez gain. Preso politikoen egoera eta izaera errebindikatzen duen ekitaldiak hamar urte beteko ditu aurten.

Berehalako erantzuna jaso du Voxen propaganda faxista eta arrazistak

Voxek immigrazioaren aurkako mezu faxista eta arrazistak zabaldu ditu gaur Gasteizen, pankarten eta agerraldi baten bidez. Propaganda hori, ordea, berehala kendu dute militante antifaxistek.

Euskal eskola publikoa defendatzeko plataformaren garrantzia

Ba al dakizu zein den EAEn eskola publikoan dauden ikasle ehuneko altuena duen eskualdea? Eta D ereduaren pisu gehien duena?

Pope y Toni Chavero luchando contra la desatención sanitaria en las cárceles

Mañana habrá una charla en el ZAPateneo de Gasteiz a las 19:00 en la que se visibilizará la desatención médica que sufren las personas presas.

Desokupak Gasteizko erdigunean

Desokupazio enpresa batek adingabeko bat duen familia bat etxegabetu nahi duela salatu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Larrialdi telefono bat jarri dute martxan.

Elkarretaratzea egin dute Arabako Foru Aldundiaren aurrean Labrazako zentral eolikoa gelditzea exijitzeko

“Makroproiekturik ez! Lurra defenda dezagun” lelopean elkartu ziren atzo Araba Bizirik kolektiboak deituta. Legez kanpokotzat, ingurumen-kaltetzailetzat eta herriaren borondatearen aurkakotzat jotzen dutelako exijitu dute Labrazako proiektua gelditzea.

«Ekinez egina, memoria eta borroka» dinamika aurkeztu du Ernaik martxoaren 3ko 50. urteurrenean

Dinamikak memoria eta borroka uztartzea du helburu, «egungo borrokak iraganekoen jarraipen zuzena» baitira.

Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak martxoaren 17rako greba orokorra deitu du

Astelehenean erregistratu zuten ofizialki ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek greba orokorrerako deialdia “Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1.500€. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko” lelopean.

Gasteizko Judimendin enpresa batek etxebizitzak gelaka berralokatzen dituela salatu du hainbat eragilek

Judimendi auzoko hainbat eragilek ohartarazi du Elige tu cama negozioa zabaldu berri dutela auzoan. Rent to rent estiloko enpresa da. Salatu dutenez, horrelako enpresek etxebizitzako gelak alokatzen dituzte, elkartzeko espazioak desagerrarazten dituzte eta kontrola sustatzen dute. Enpresa espekulatzaileen asmoa etxebizitza bakoitzari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzea eta auzotarrak pobretzen jarraitzea dela kritikatu dute. Eragileek “auzotik kanpo” nahi dute negozio mota hori.

Archives by Month:

Archives by Subject: