Burdin Aroko baskoien herrixka bat ezagutzen
Mattin Aiestaran arkeologoak Irulegiko (Iruñerria) indusketari buruz hitz egin digu.
Irulegi mendian, Erdi Aroko gaztelu bat dagoen muinoan bertan Burdin Aroko herrixka bat dago, eta bertan dabiltza indusketa lanetan Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, besteak beste. Mattin Aiestaran da indusketako zuzendaria, eta Hizpidean izan dugu gaurkoan.
Aiestaranek azaldu dizkigu indusketa honen balioa eta bertan aurkitutakoak ze informazio eman ahalko digun. Burdin Aroaz, baskoiez, arkeologiaz eta beste hainbat kontuz aritu gara.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!