Auzo begiralea
Auzo begirale bezala aurkeztu du bere burua Leire Zuazok, herria eta agintariak harremanetan jartzeko bitartekari papera egiten. Horrela, auzo ezberdinen eskaerak bildu eta udaleko langileetara iristeaz arduratzen da. Batetik auzo bileren dinamika, bestetik jardueren garapena gainbegiratu eta iritziak kontutan hartu. Guztia txosten batetan bildu, eta udaletxearengana iristea da euren bete beharra.
2014an sortu eta harrezkeroz 280 eskaera baino gehiago jaso dituzte urte batetan, auzoetatik edo kaletik etorriak, beraz aurrerantzean lanarekin jarraitzea daukate pentsatuta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!