A desalambrar: A-6 MARICHIWEU!
Gaurko saioa, gose greban dauden Wall Mapuko preso politikoei eskeini nahi diegu. Horretarako, elkarrizketan Wall-Mapuren defentsan gose greban dauden preso politikoen inguruan jardungo dugu. Horretarako, Wall Mapu Euskal Herria elkarte internazionalistako kide den Mery izango dugu gurekin. Abestiaren erradiografian Luanco rap-lari maputxearen “Sabor de la tierra” abestia entzungo dugu. Ondoren, preso dagoen Arauco Mallecoko koordinadorako werkena den Héctor Llaitulen ezkutitza entzungo dugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!