Jose Angel Ochoa de Eribe baldintzapean aske geratu da
Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria pairatzen du.
Jose Angel Ochoa de Eribe euskal preso politikoa duela minutu gutxi baldintzapean aske geratu da.
Urkabustaizko presoak gaixotasun larria pairatzen du eta horren ondorioz, hirugarren gradua eman zioten joan zen ekainean eta baldintzapeko askatasuna orain, Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez. Etxean egin beharko dio aurre gaixotasunari.
“Laster gauzatuko omen den espainiar Gobernu berriari, zein epaile eta Espetxe Instituzioari, dei egiten diegu, behingoz, alferrikako sufrimendu honi bukaera emateko. Gaixotasun larriak pairatzen dituzten 20 senide ditugu oraindik espetxetan, hoietako 15 zerrenda publikoan, eta hauek guztiak, baldintzarik gabe, inongo atzerapenik gabe, kalean egon behar dira”, salatu du Etxeratek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
