‘Aska Tour’, Gasteiz alternatiboaren ibilbidea
Martxoaren 3a, euskara, okupazioa, eszena kulturala… Gasteizko zortzi gune ezberdin bisitatuko ditu aurkeztu berri den Aska Tour ibilbideak. Izena emateko halabedi.eus/askatour helbideko formularioa bete beharko da.

Gasteizko herri mugimenduko hainbat norbanakok Aska Tour jarri dute martxan, Gasteiz alternatiboa erakutsiko duen ibilbidea.
Gasteizko gune alternatibo eta enblematikoetatik ibilbidea, hiriaren historia, honen erronkak eta hauek denboran zehar nola mantendu diren ezagutzeko aukera egongo da gaurtik aurrera.
Martxoaren 3ko borrokatik, Gaztetxeraino, Auzolana Pilotalekutik Oihanederreraino, Santo Domingo kaletik Zapatari kaleraino, Hala Bediren 35 urteetatik, emakumeek gure hirian aurrera eraman duten borrokaraino… 1976tik gaur egun arte.
Bisitatuko diren guneak eta esparruak:
- Martxoak 3
- Hala Bedi
- Santo Domingo
- Zapatari kalea
- Emakumeen murala
- Auzolana
- Oihaneder
- Gaztetxea
Izen ematea, Hala Bediko webgunean
Tourrean parte hartzeko, halabedi.eus/askatour webgunean apuntatu daiteke. Behin izena emanda, ibilbidea egin nahi duenarekin jarriko dira harremanetan antolatzaileak, hitzordua zehazteko.
Gainera, sare sozialak ere martxan jarri dituzte: Twitter, Facebook eta Instagram. Harremanetarako emaila, berriz, askatour.gasteiz@gmail.com kontua da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
