Trebiñuko eta Argantzongo udalak Arabarekin bat egiteko galdeketaren bidean
Trebiñuko Enklabea osatzen duten bi udalek atzo onartu zuten Espainiako Gobernuari Araban integratzeko galdeketa egiteko herri kontsultarako baimena eskatzea.
Trebiñuko eta Argantzongo udalek atzo onartu zuten Espainiako Ministroen Kontseiluari baimena eskatzea herritarrei galdetzeko ea lurraldea Araban integratzeari buruzko herri kontsulta bat egin nahi duten. Argantzongo udala osatzen duten ordezkari guztiek baiezkoa eman diote proposamenari. Trebiñun, PPko bi zinegotzik ezezkoa eman duten arren, proposamena aurrera irten da aldeko zazpi bozkekin.
Proposamen hau Trebiñuko Enklabea Araban Integratzeko Mahaitik irten da eta helburua galdeketa egiteko baimena lortzea da. Galdeketa ordea ez da Araban integratzeko herri kontsulta egiteko izango, herritarrei galdetuko zaie ea Trebiñuko Enklabea Araban integratzeko galdeketa egin nahi duten.
Galdeketa modu honetan planteatu da udalek ezin dutelako zuzenean eskatu Araban sartzea. Horretarako, Trebiñuk eta Argantzonek, Burgosko Diputazioaren eta Gaztela eta Leongo Juntaren oniritzia behar dute. Erakunde hauek ez dute baimenik eman galdeketa hori gauzatzeko eta beraz galdeketa egiteko galdeketa egitea da geratzen den aukera bakarra.
Trebiñu Arabaren parte izatea aldarri historikoa da. 1998an egin zuten herri kontsultan ikusi zen herritarrek Arabaren parte izan nahi zutela baina oztopo instituzionalek bide hau blokeatzen jarraitu dute. Atzokoa borroka honetan eman den beste urrats bat da, Burgosko Diputazioaren eta Gaztela eta Leongo Juntaren blokeo posizioa mugiarazi nahi duena herritarren nahia bete ahal izateko.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
