[Hala Bideo] Gasteizek Enviserrentzako irtenbide bat exijitu du: Lorezainen grebak bi hilabete bete ditu herritarren babes masiboarekin
Gasteizko parke eta lorategien mantenimenduaren ardura duen Enviser enpresako langileak bi hilabete daramatzate greba mugagabean. Atzo, elkartasun masiboko mobilizazio bat izan zen Gasteizen, ELA, ESK eta LAB sindikatuek deituta. Manifestazioan, gatazkari premiazko irtenbide bat eta lanpostuak bermatzea eskatu zen.
