• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > 2018ko Gasteizko feminizidio bikoitzagatik epaitu dute gizonezko bat, eta erruduntzat jo

2018ko Gasteizko feminizidio bikoitzagatik epaitu dute gizonezko bat, eta erruduntzat jo

 16 martxoa, 2022  through Argia.eus InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude 2018ko Gasteizko feminizidio bikoitzagatik epaitu dute gizonezko bat, eta erruduntzat jo sarreran

Ia lau urteren ondoren, bikote ohia eta haren ama hil zituen gizona epaitu dute. Hilketa bikoitzagatik 47 urteko espetxe zigorra ebatzi du epaileak. through Argia.eus

Hilketa matxistak bat gaitzetsiz 2016an egindako elkarretaratze bat (Argazkia: Ipar Euskal Herriko Hitza).

2018ko apirilaren 20an gizonezko batek 43 urteko Maria Jose Bejarano emazte ohia eta haren 69 urteko ama hil zituen Gasteizen. Berriaren Biktimen Mapan jasotzen denez, erasotzaileak labanaz egin zien eraso, hiltzeraino, eta ostean etxebizitzari su eman zion. Gizonak bere burua leihotik bota zuen, eta suhiltzaileek jarritako koltxonetaren gainera erori ostean atxilo eraman zuten.

Espetxean da ordutik erasotzailea, hilketa leporatuta, ankerkeria eta maltzurkeria larrigarriekin. Herri epaimahaiak pasa den astean jakinarazi zuen haren aurkako epaia, eta asteazkenean eman du bere ebazpena Arabako Probintzia Auzitegiko epaile Elena Caberok: 47 urteko espetxe zigorra, bi hilketengatik. Caberoren begietara gizonak “ankerkeria” erabilita hil zituen bi emakumeak, eta generoa eta senidetasuna astungarri kontsideratu ditu.

Akusatuak “burua galdu” izana adierazi zuen epaiketan, eta horren arrazoitzat bere egoera depresiboa seinalatu zuen. Ildo berean, haren defentsak gizonaren ustezko buru nahasmendua kontutan hartzeko eskatu zuen. Herri epaimahaiak, ordea, ez du halakorik ondorioztatu, eta hilketaren “genero arrazoiengatik” egin zela ebatzi zuen, emazte ohiaren kasuan senidetasuna ere kontutan hartu beharreko arrazoitzat joz.

Fiskaltzak, biktimen familia ordezkatzen duen akusazio partikularrak eta Clara Campoamor elkarteak, hurrenez hurren, 50, 55 eta 60 urteko espetxe zigorra eskatzen zuten akusatuarentzat.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Iraultzak eta Bultzadak Ertzaintzaren jokabidea salatu eta ardurak exijitu dituzte
Zientzia | Goi-paleolitoko esku arrastoen uste gabeko aurkikuntzak, eta ilargiaren alde ezkutuko aurkikuntzak →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT