Tubacex taldeko kaleratuen epaiketak ekainaren 21ean eta 22an izango dira
Ekainaren 21ean TTI enpresako kaleratzeen epaiketa egingo da eta hurrengo egunean Aceralavakoa. through Aiaraldea.eus
Bilboko epaitegiek hartuko dituzte ekainean Tubacex taldeko kaleratzeek eragindako epaiketak. Printzipioz, TTI enpresako espedientea epaituko da hilaren 21ean eta hurrengo egunean, aldiz, Aceralavakoa landuko du epaileak.
Data garrantzitsuak dira, duda gabe, lan gatazkaren norabidea aldatu dezaketelako. Baina, printzipioz, aintzat hartu beharra dago epe motzean ez dutela zertan eraginik izan greban.
Ostiralean gainditu zuten Tubacexeko langileek 100 eguneko lanuztea, baina sindikatuek zein enpresak iragarri dute helegitea jarriko dutela epaia euren interesen kontrakoa bada. Hortaz, kaleratzeen ibilbidea zenbait hilabetez luzatu daiteke oraindik esparru legalean.
Epaiketek bat egingo dute denboran multinazionalaren akziodunen batzarrarekin. Iragan astean iragarri zuen zuzendaritzak ekainaren 23an duela bilera hori egiteko asmoa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!