O no será-Edo ez da izango: O no será | Identitateak dantzan (II)
Orain dela hilabete bat, hasi ginela identitateen inguruan hitz egiten, irratsaio honetan gaiarekin jarraitzeko asmoarekin. Identitateen gaia zabala da eta horregatik dedikatu nahi genion beste irratsaio bat. Oraingo honetan, identitateen errepresentazioaz literaturan eta dantzan arituko gara.
Literaturaren inguruan hitz egiteko Eider Pérez izan dugu Hala Bedi Irratiko estudioetan. Eider Pérez Ane Zubeldiarekin batera Autobiographikal ikuskizuna baitu, bertan poesia testu ezberdinak baliatuta identitateak dantzan jartzen dute.
Ondoren, dantzan jarri gara, dantza mota ezberdinak gainetik aztertuz. Ballet-a, euskal dantza eta swing-a izan dira, komentatu ditugun dantza motak. Baita eredu tradizionaletik ateratzen diren esperientziei buruz ere hitz egin dugu.
* Argazkiak, Identitateak dantzan (I) saioan bezala, Gasteizko Mugimendu Feministak Urria Trans ekimenaren barne egindako erakusketakoak dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!