O no será-Edo ez da izango: “Domitila, la rebeldía de las mujeres Bolivianas” (Bigarren kapitulu bilduma)
Gaurko irratsaioan, apirilaren 23an hasi genuen radionobelari jarraipena emango diogu. Domitila Barrios de Chungararen bizitzari buruzko irrati nobelaren zenbait episodio entzun ditugu gaur ere, “Domitila, la rebeldía de las mineras bolivianas” izena duen irrati nobela hau Rosa Luxemburgo Fundazioak eta Radialistas apasionadas y apasionados elkarteak sortu dute. Irrati nobela honi sarrera bat egiteko, Susana Leyton izan dugu gurekin Hala Bediko estudiotan. Domitila nor izan zen kontatu digu eta entzuteko gogoak piztu dizkigu.
Beraz, gaur, laugarrenetik zazpigarren kapituluetara entzun ditugu eta hauen jarraipena noiz izango den, hurrengo irratsaioetan kontatuko dizuegu. Beraz, adi egon hurrengo irratsaioei. Gozatu!
-
O no será-Edo ez da izango: “Domitila, la rebeldía de las mujeres Bolivianas" (Bigarren kapitulu bilduma)??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!