Gaza hiriaren inbasioa salatuko dute irailaren 28an Gasteizen
Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizatzeko deia egin du Israel Estatu sionistaren proiektu genozida eta kolonialaren aurka.
Gehiago…
Gehiago…
Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizatzeko deia egin du Israel Estatu sionistaren proiektu genozida eta kolonialaren aurka.
Ohar baten bidez zabaldu dute deialdia. Falangeak "ideia arrazista, matxista, klasista eta espainolistak" zabaltzen dituela adierazi dute, eta faxismoari ezin zaiola "kalean" tokirik utzi.
Arantza Santestebanekin hitz egiten dugu, programa honen ko-komisarioa, proiektu artistiko honen inguruan. Yayo Herrero eta bestelako izen potenteak erakarriko dituenak Gasteizera.
Asteburu honetan, Errekaleor auzoko urteurrenaren jaiak ospatuko dira, prgoramazio anitzarekin. Gudari Eguna bitarte, umeentzako ekimenak, herri bazkaria eta kontzertu eta DJ sorta polita bilduko dira bertan.
Patxi Nikolaurekin hitz egin dugu, ESK sindikatuko ordezkaria, EPEari buruzko iruzurraren auziaz eguneratu eta gaian kokatuko gaituena.
Estatu Batuek Arabako altzairuari eta tutuei ezar diezazkieketen tarifa berri eta handien mehatxuak kezka handia sortu du lurraldean. Arabako Foru Aldundiak neurri protekzionista horiek ezartzeko aukeraren aurrean, eta tokiko ekonomian eta enpleguan izan ditzaketen eragin nabarmenez ohartarazi du.
GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako errelatoak "gezurtatu" dituzte baita eragileek.
Sorry, no posts matched your criteria.