Gasteiz 1986an: ke-potoen arteko jaiak, punkiak, blusak eta polizia
Euskal Rock Erradikalaren eztandaren erdian eta garaiko testuinguru gatazkatsuan, ezohiko Gasteizko jaiak izan ziren 1986koak. Garaiko soinu-bandaz blaitutako istiluak egon ziren urte hartako abuztuaren hasieran.
Gasteiz 1986: fiestas entre botes de humo, punkis, blusas y policía
En medio del estallido del Rock Radical Vasco y de la coyuntura conflictiva de la época, las fiestas de Gasteiz de 1986 fueron inusuales. A principios de agosto de aquel año se vivieron incidentes impregnados en la banda sonora de la época.
Beste preso bat hil da Zaballako espetxetik ospitalera eraman eta gutxira
60 urteko preso bat hil da joan den astelehenean egoera larrian zegoela ospitalera eraman ondoren. Salhaketak salatu du presoak egun batzuk zeramatzala osasun egoera larrian, eta espetxeko langile baten eskariz eraman zutela azkenean medikuarengana, berandu bazen ere.
Igor Uriarte preso ohi gasteiztarra hil da
Judimendi auzoko preso ohia asteartean zendu zen bizikletan zihoala, lehen hipotesien arabera bihotzeko baten ondorioz. 55 urte zituen Igor Uriartek, Euskal Herriko herri mugimenduan ezaguna eta kazetaritzan aritua, azken urteetan Urruñan bizi izan zen.
Alokabideren etxegabetzeak salatu ditu Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Apiriletik hona, zortzi familiak jo dute Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren etxebizitza-aholkularitzara, Alokabidek hasitako etxegabetze-prozesuei aurre egin behar dietelako. Familia bakoitzaren egoera desberdina da: lau jada etxegabetuak izan dira, eta beste laurak kaleratze-data noiz iritsiko zain daude. Guztiak zaurgarritasun egoeran dauden familiak dira, eta Alokabideren prozedura opakoei egin behar diete aurre.
Greba egingo dute ikus entzuneko teknikariek abuztuaren 5ean
Hiru greba egun deitu dituzte ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek. EAEko hiriburuetako jaietan deitu dituzte greba egunak, eta Gasteizen kasuan abuztuaren 5erako iragarri dute greba. Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek babestu dute greba deialdia.
Probokazioak, mehatxuak, eta atxiloketak salatu dituzte euskal zaletuek
Ehunka lagun mobilizatu ziren igandean, Espainiako Selekzioak Munduko Kopako finala jokatu baino lehen, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko eta espainiolismoari gorazarre egiten ari zaiola salatzeko. Ertzaintzaren partetik pairatutako probokazioak, mehatxuak eta atxiloketak salatu dituzte Euskal Selekzioaren alde mobilizatu zirenek.
Sorry, no posts matched your criteria.
