Serviniren autoa «urrats handia» dela uste dute abokatuek, eta delitu gehiago inputatzeko aukera zabalik dagoela
Hala ere, Espainiar estatuak trabak jartzen jarraituko duela aurreikusten dute eta horren aurrean indarrak batzeko deia luzatu dute.
Gehiago…
Gehiago…
Hala ere, Espainiar estatuak trabak jartzen jarraituko duela aurreikusten dute eta horren aurrean indarrak batzeko deia luzatu dute.
“Azken urteotan, Arabak hainbat industria makroporiekturen erasoa jaso du, hala nola: zentral eolikoak, megaparke fotovoltaikoak, makroberotegiak, AHTaren eraikuntza, besteak beste… Horregatik, makroproiektu hauen kontra borrokan ari garenok, lurraldearen eta bizitzaren defentsan indarrak batzeko beharra ikusi dugu eta horretarako ARABA BIZIRIK plataforma sortu dugu. Proiektu hauek Araban gordetzen dugun altxorraren suntsitzea suposatuko lukete . Horregatik, beharrezkoa da gure natura guneak eta landa eremuko bizimodua zaintzea, gure kultur nortasunaren ondare ukaezin eta bizitzaren sostengu baitira. Ondare hori defendatzeko betebeharra dugu, gure gizarte osasunerako ezinbestekoa dena, eta funtsezko ondasun komuna etorkizuneko belaunaldientzat. Honengatik, guztiagatik urriaren 23an Araba Bizirik-ek prestatutako egitarauan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Gasteizko ikastetxeetako patioak aztertu dituzte eta ondorioa garbia da: berdegune gutxi, gutxiegi, dute eskoletan. Diagnostikoak lehenengo urratsa izan nahi du, jolastokien eraldaketari eta berdetzeari bide emateko, aintzat hartuta onurak ekarriko dituela bai ingurumen aldetik, bai pedagogikoki, bai ikasleen garapen eta osasunaren ikuspegitik.
Igande egunsentian eraso matxista bat egin zen Mendiolan, eta herritarrek elkarretaratzea egin zuten astelehenean, jazotakoa salatzeko.
Urrian aurkeztu zituzten jardunaldiak eta azaroaren 10 eta 11an egingo dira. "Unibertsitate ereduaren, hezkuntza eta burujabetzen arteko uztarketaren eta burujabetza prozesuen inguruko" gaiak izango dira ardatz.
Servini epaileak Martin Villa auzipetzeko autoa eman du, 1978ko Sanferminetan hildako German Rodriguez eta 1976ko Martxoaren 3an Gasteizen hildako hiru lagunen hilketak egotzita. Hainbat milioi euroko enbargoa ezarri dio.
Miranda eta Altsasu arteko trenbide-korridore moderno eta eraginkorra lortu behar dela adierazi dute, “bidaiariak eta merkantziak garraiatuko dituena eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren trenbidepolitika berriarekin eta Europako trenbide-politikarekin bat etorriko dena”.
Martxoaren 19ko iluntzean Legution izandako istilu batean Ertzaintzak bi lagun identifikatu eta horietako bat atxilotu zuen. Auziperatuak epailearen aurretik pasako dira asteazkenean. Legutioko herritarrek auzia "muntai poliziala" dela salatu dute.
Sorry, no posts matched your criteria.