Mugimendu Feministak martxan du protokolo feminista aurtengo jaietan ere
Gasteizko Mugimendu Feministak telefono zenbaki bat abiarazi du jaietan eman daitezkeen erasoei erantzuna emateko eta erasotuak izan diren horiei akonpainamendua egiteko: 747 414 834.
Gasteizko Txosnak abuztuaren 3an irekiko dira, Entxosnazio Egunean
Egun horretan bertan irekiko da txosnagunea, Kutxi kaleko sarreratik hasiko den kalejirarekin.
Herritar uholde batek babestu ditu Glavistako 240 langileak
Elkartasun uholdea jaso dute gaur Glavistako langileek. Guardianeko enpresa batzordeak 24 orduko greba deitu du, Glavistako kideei babesa adierazi eta zuzendaritzari enpresaren bideragarritasuna bermatu dezan exijitzeko. Grebak guztiz gelditu du Guardianeko ekoizpena. Arratsaldean manifestazio jendetsu batek ehunka lagun atera ditu Laudioko kaleetara.
Margoketa homofobo bat egin dute Gasteizen
Arriagako ermitako paretean egin dute. Ikusgunek gertakari homofobo bezala erregistratu du eta udalari ezbatzeko eskatu dio.
33 urteko langile bat hil da Gasteizko Talleres Aratz lantegian, makina batek harrapatuta
Makina batek harrapatuta hil da, ostiral goizean. Enpresa horretan azken hamarkadan hil den bigarren langilea da, LAB sindikatuaren arabera.
Alegazio oldea Lurralde Plan Sektorialari
Epea amaitzear dagoela, 4.000 alegazio baino gehiago jaso ditu Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak, hasierako onespena atzera botatzeko asmoz. Euskal Herria Bizirik plataformak milaka alegazio aurkeztu ditu gaur Eusko Jaurlaritzan.
Sorry, no posts matched your criteria.
