Oihana Teyseyre: “Euskara hautazko ikasgai bezala hartzen duten ikasleen kopurua %70ean jaitsi da”
Frantziar Estatuan hizkuntza gutxituek pairatzen duten egoeraren aurrean, Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen dinamika abian jarri dute.
Frantziar Estatuaren menpe dauden hizkuntza gutxituen egoera larria salatzeko, azaroaren 30ean “Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen” dinamika Parisen bildu zen, Hezkuntza Ministerioaren ondoko plazan. Hizkuntza hauen egoeraz eta aipatutako dinamikaz hitz egiteko, Berriako kazetaria den Oihana Teyseire izan dugu Hizpidean.
Ipar Euskal Herriko hezkuntzan euskararen egoera larria azaldu digu, azken hilabeteetan eman dituen atzera pausoekin, bereziki, Jean Michel Blanquer ministroak gidaritza hartu zuenetik burutzen ari den politika linguizidekin. Honen ondorio argienetako bat Baxoaren erreforman ikus daiteke, euskaraz matrikulatutako ikasleen kopurua nabarmenki jaitsiz. Esate baterako, Donibane Garaziko Nafarroa Lizeoan, euskara hautazko ikasgai bezala hartzen duten ikasleen kopurua %70ean jaitsi da, erreformak martxan 3 hilabete baino ez daramatzalarik.
Egoera honen aurrean Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen dinamika sortu da, bi hautetsik bultzatu dute, gune instituzionaletik hizkuntza gutxituen aldarria aurrera eramateko helburuaz eta hainbat irakasle, guraso eta kultur eragile batu dira horretara.
-
Hizpidea: Oihana Teyseyre: "Euskara hautazko ikasgai bezala hartzen duten ikasleen kopurua %70ean jaitsi da"00:13:02
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!