Naroa (LAB): “Zaharberritze modernoaren baitan kokatzen diren enpresak geroz eta gehiago dira Gasteizko erdigunean”
Greba egunak izan ziren Arabako ostalarientzat bai osteguna bai larunbata.Soldatak eguneratzea, lanaldiak txikitzea eta bajen osagarriak mantentzea eskatu zuten hainbat eragile eta sindikatuk. LABek ere bat egin zuen deialdiarekin.
LABek beste greba deialdi propio bat egitera behartua ikusi zuen bere burua pasa den ostegun eta larunbatean. Deialdiaren nondik norakoei buruz hitz egiteko, Arabako LABeko bozeramailea den Naroa izan genuen ostiralean gurekin Hizpidean. Zaharberritze modernoa zer den azaldu zigun Naroak, “horren aitan sartzen dira Mc Donalds, Telepizza; Perretxiko, Udon… etab.” Naroak azpimarratu du gero eta gehiago direla enpresa hauek Gasteizen eta langileak “emakumeak eta arrazalizatuak” direla kasu gehienetan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Naroa (LAB): "Zaharberritze modernoaren baitan kokatzen diren enpresak geroz eta gehiago dira Gasteizko erdigunean"00:14:12
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!