Mati Iturralde: “Bizitza ez da bakarrik osasunaren inguruko parametro bat, elkarrekin egotea, laguntzea eta etorkizuna zein oraina beste modu batean bizitzea baizik”
Mati Iturraldek gasteizen antolatutako Covid-19aren kontrako ekitaldiaren berri eman digu.
Gaur Gasteizen Covid-19aren aurkako ekimen bat antolatuko non hizlariak Mati Iturralde eta Isaura Regueiro izango diren. Ekimenaren helburua Alde Zaharrean Covid-19 arekin elkar-bizitzen ikastea da, komunitateak birusari nola aurre egin, honek izandako ondorioak jorratu eta gaiari buruz guztien artean hausnartzearekin batera. Ekitaldia arratsaldeko 18etatik 19:30 etara izango da Aldabeko gizarte etxeko aretoan.
Hori dela eta Mati Iturralderekin bildu gara, ekimenaren hizlarietako bat eta lehen mailako arretarako medikua, ekimenaz eta Covidak komunitatean izandako eraginaz hitz egiteko.
-
Hizpidea: Mati Iturralde: "Bizitza ez da bakarrik osasunaren inguruko parametro bat, elkarrekin egotea, laguntzea eta etorkizuna zein oraina beste modu batean bizitzea baizik"00:06:36
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!