Kutxi 103, etxe okupatua desalojatzeko arriskua
Aste hontan Aiztogile kaleko etxe okupatuaren berehalako desalojoaren berri izan dugu. Bost urte pasa dira, hainbat gazteren artean hutsik zegoen eraikin horretan, elkarbizitzeko, proiektuak martxan jartzeko, bertan bizitzea erabaki genuenetik. Bost urte, etxebizitza eskubidea geure egin genuenetik eta Alde Zaharrean turistifikazioa eta espekulazioa salatzeko, okupazioa tresnatzat hartu genuenetik.
Eraikin honen jabea Santa Maria Katedraleko Fundazioa da, diru publikoa eta kudeaketa pribatua duen fundazioa hain zuzen: Aldundiak, udaletxeak eta apezpikuak osatua, Vital Kutxaren laguntzaz.
Baina egin dezagun atzera begiradatxoa
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!