Klase borroka | Inperialismoak baditu hamaika aurpegi
Andrea Bartoloren kolaborazioa.
2022aren zehar inperialismoak ekoizpen modu kapitalistaren garapenean duen gaurkotasuna eta zentraltasuna begi-bistakoa geratu da. Horren adierazpena Ukrainako gerra izan zen, Errusia Federazioari (eta, epe luzera, Txinari) erasotzeko NATOren proiektuaren inflexio-puntua izan dena. Bistan denez, NATOk Europa ekialdean egindako erasoaldia da ofentsiba inperialista globalaren fronte nagusietako bat, baina ez da bakarra.
Bost fronte: Ekialde Ertaina, Afrikako Iparraldea, Txina eta Latinoamerika dira egungo erasoaldi inperialista gauzatzen ari diren beste fronteak, AEBen hegemonia globalari mantentzea helburu duena.
Gaur Latinoamerikako frontea aztertuko du Andrea Bartolok, alde batetik Brasilgo azken gertakariak kokatzeko; eta, beste aldetik, Abya Yalan ikusten ditugulako inperialismoaren hamaika aurpegi, hau da, inperialismoaren tresna ezberdinak (ekonomikoa, politikoa, monetarioa, judiziala, militarra).
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!