Kaleratze kolektiboa ezarri nahi du Tubacexeko zuzendaritzak, Enplegua Erregulatzeko Espedientea ezarrita
Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente berria ere aurkeztu nahi du zuzendaritzak. Ez dute zehaztu zenbat behargini eragingo lieketen neurriek, baina datorren astelehenetik aurrera egongo lirateke formalki indarrean. through Aiaraldea.eus
Kaleratze kolektiboa ezartzeko asmoa du Tubacexek. Hala jakinarazi dio enpresa taldeko zuzendaritzak Enpresa Batzordeari. Enplegua Erregulatzeko Iraungitze Espedientea aurkeztu nahi du horretarako multinazionalak, eta Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente berria ere aurkeztu nahi du. Espediente berri horrek lekukoa hartuko lioke orain indarrean dagoenari, otsailaren 8an amaitzen baita.
Astelehenetik aurrera indarrean
Jakinarazpen baten bidez eman die zuzendaritzak sindikatuei bere asmoen berri. Dokumentu horretan ez du neurri horien gaineko informazio gehiago ematen. Bi espedienteen gaineko informazio eta dokumentazio guztia osatzen ari direla aipatu du enpresak, eta datorren astelehenerako -otsailak 8- prest izatea aurreikusi dute, egun horretan sartuko baitira bi neurriak formalki indarrean. Orduan ekingo dituzte negoziazioak. Horretarako, bilera batera bertaratzeko deia luzatu diete sindikatuei, arratsalde horretan bertan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!