Joxemari Lejardi “Gabixola” (Iruña-Veleia Argitu): “Lortu dugu Iruña-Veleiako indusketak berriro abiatzeko konpromisoa”
93 egun daramatza Lejardik gose greban. Larunbatean kotxe karabana, 17.00etan Forondako atetik.
Iruña-Veleiako ostrakak zientziaren bidez egiaztatzeko eskaerak indarrean dirau oraindik. 5 lagunek hasitako gose greba modu jarraituan mantendu du Joxemari Lejardi “Gabixolak”, eta gaur gurekin hitz egin bitartean 93. eguna darama jan gabe.
Lejardik bere aldarrikapenak azaldu dizkigu, zientziaren bidez frogatu dezatela indusketetan ateratako materialen adina. Froga hauen aurka egiteko egon diren arrazoiak ere azaldu dizkigu, eta baita alderdi politikoekin egindako birak ze emaitza eman dituen.
Foru Aldunditik etorri zaie poza azkenean. Ana del Val diputatuak haien aldeko jarrera azaldu eta Iruña-Veleiako indusketak berriz abiatzeko nahia adierazi zien “I-V Argitu” plataformako kideei. Zonaldearen % 5a soilik dago aztertua, eta gauza asko egon daitezke oraindik lurpean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Joxemari Lejardi "Gabixola" (Iruña-Veleia Argitu): "Lortu dugu Iruña-Veleiako indusketak berriro abiatzeko konpromisoa"00:30:14
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!