Jabi Jabier (ESK): “Sidalava-k askatasun sindikalari behin eta berriro trabak jarri dizkio.”
"Eskubideak urratzen dizkioten langile orori, sindikatu borrokalari batekin harremanetan jartzea gomendatzen diot."
Sidalava, Arabako Hiesaren aurkako batzordea, zigortua izan da askatasun sindikala urratzeagatik. Uda aurretik eman zuen lan-arloko 3. zenbakiko epaitegiak epaia. Epaitegiak ESK-k, ELAk eta LAB sindikatuek askatasun sindikalerako oinarrizko eskubidea babesteko Arabako HIESaren Kontrako Batzordearen aurka jarritako salaketa berretsi du. Puntuz puntu, hiru sindikatuek planteatutakoa baietsi du epaiak, jazotakoa oso larritzat jo eta enpresari 6.252 euroko zehapena jarrita. 2019az geroztik 60.000 euro ordaindu dituzte langileen eskubideen aurka aritzeagatik.
Hizpidean izan dugu Jabi Jabier ESK sindikatuko kidea.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jabi Jabier (ESK): "Sidalava-k askatasun sindikalari behin eta berriro trabak jarri dizkio."00:12:44
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!