Ixiar Rozas (Zirriborroak eta gero): “Imaginario bat sortu nahi dugu, orainetik etorkizunera begira jartzen gaituena”
"Zer gertatuko litzateke alternatiba hauek hedatuko balira?"
“Zirriborroak eta gero…” proiektuaren bigarren atala ateratzear dago, kasu honetan Iban Zaldua idazlearen eskutik. Bere garaian Katixa Agirrek Errekaleorrekin egin bezala, Iban Zalduak beste “alternatiba” bati helduta idatziko du bere fabula. Gerrarako Eusko Label Armak mugimendutik abiatuta amestuko du Iban Zalduak armarik gabeko mundu bat.
Ixiar Rozas proiektuko sortzaileetako bat da, eta Hizpidean izan dugu proiektuaren nondik norakoak azaltzen eta atal berri honetaz kontatu daitezkeenak kontatzen. Otsailaren 1etik aurrera egongo da eskuragarri.
Hemen entzungai elkarrizketa osoa.
-
Hizpidea: Ixiar Rozas (Zirriborroak eta gero): "Imaginario bat sortu nahi dugu, orainetik etorkizunera begira jartzen gaituena"00:11:25
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!