Inaxio Oiarzabal (Sare): “Inoiz egin den mendi igoera bateraturik handiena egingo dugu, salbuespenezko espetxe politikaren aurka”
Urriaren 3an Euskal Herriko 650 mendi tontor baino gehiago igoko dituzte.
Presoen aferan aurrerapausoak eskatuz, ekimen ezberdinak antolatu ditu Sarek. Asteburu honetan mendi igoera koordinatua antolatu dute, Euskal Herriko mendi ugaritara igotzeko. Urriaren 24an mobilizazioa daukate deituta.
Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramailea izan dugu Hizpidean, eta presoen egoerari buruz, azken asteburuko senideen istripuei buruz eta antolatutako ekimenez aritu zaigu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Inaxio Oiarzabal (Sare): "Inoiz egin den mendi igoera bateraturik handiena egingo dugu, salbuespenezko espetxe politikaren aurka"00:16:37
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!